Panda square puzzle espaziala (inprimatzeko eredua)

Badaukat nik geometriarekin zerbait, proposamenen bat ikusi eta berehala erakartzen nauena. Agian izango da nik neuk gutxien garatu dudan esparrua delako eta horren egarria daukalako!

Gaurkoa, beste askotan bezala, twitterren aurkitu dut eta puzzle geometriko irekia dela esan dezakegu. @DavidButlerUoA da txioaren eta proposamenaren sortzailea. Adelaida-ko Unibertsitateko blogean agertu zen 2016an eta egunotan jaso du tweeterreko txio baten. Proposamena aurrera eramateko plantilla ere eskura jartzen dituenez, hona ekarri dut pdf formatoan

Puzzlea, esan bezala irekia da. Hau da, emaitza bat baino gehiago da posible.

Piezek elkarren alboan jartzeko kondizio bat bete beha dute : Kolore beltzeko zatiaren alboan kokatzen dugunak kolore beltza izan behar du eta zuriaren alboan kokatzen dugunak ere zuria izan behar du.

Irudian jaso duguna, esate baterako emaitza posibleetako bat da:

Beti bezala, puzzlea eraikitzea bezain aberatsa izango da gero gelan sortu daitekeen analisi eta behaketa giroa emaitza esku artean daukagunean. Behaketa naturala, ikasleei berez ateratzen zaizkien oharrei jarraitzea da onena, baina nahi izanez gero, David Butlerrek galdera “egokien” zerrenda bat gehitzen du bere blogeko artikuluan.

Probatu gela eta etxeetan! Eta kontatu hemen bueltan!!!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/17/panda-square-puzzle-espaziala/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*