Asteburu honetan deskubritu dudan proposamena da hau.
Beste behin twitteren jaso dut bere berri; Kanadiarra omen den Markchubb3 ren ekarpena da, konkretuki.
Sinplea, gelara eramateko erraza eta geometrikoa eta espaziala den heinean, aberatsa; oso aberatsa. Sekuentzia edo hurrenkera pentsatu beharra , simetriak kontuan hartu beahrra eta planoa deformatzearekin zerikusia daukalako. Eta oso, oso manipulatiboa delako.
Irudian ikusten duzuen bezala, orri zatiak banatzen dira pinporta beltzak inprimatuta dituztela.
Erronka honakoa da: orria tolestuz pinporten kokapena antolatzea, orrian zulo bakarra eginez pinporta guztiak zulatuta geratzeko moduan.
Interesgarria, ezta? Gaia sakon garatzen du Mark-ek bere blogean. Hemen jaso dut artikulua irakurtzeko lotura.
Artikulu horretan Mark-ek gaitasun espaziala lantzeak matematikaren beste aspektu batzutan daukan eragina aztertzen du eta puzzle hauen plantillak jartzen ditu eskura. Bertatik hartuta ekarri ditut gaur hona plantillok:
Beti bezala, erabili eta gusutko baduzue kontatu hemen nola joan zaizuen!