2019-2020 ikasturtea martxan

Konturatu bazarete, urtero pasatzen zait gauza bera; udak ematen dituenak ahaztu eta gero eta ikasturtea martxan jarri eta gero biltzen dut fundamentua matematiketan.eus webguneari heltzeko.

Aurten ere hala izan da. Beti bezala, hemendik aurrera, honakoak aurkituko dituzue webgunean: jolasak, sarean aurkitutako ideiak, edukiak lantzeko ildoak, matematika beste gai batzuekin lotzeko proposamenak, erronken adibideak, jolas komertzialen ereduak…

Guztiak izango dira matematika manipulatiboen harirari tiraka jaso edo garatutakoak.

Uda honetan jasotako momentu matematikoak ekarriko dizkizuet gaurkoz…

Irakasleekin udan egindako formazio saioak
Donostiako Tabakalerako eskaileren simetria ederra
Ezinezko zatiki eta proportzioen dantza
Buruketa: 30 kg-ko 12 zaku dauzkazu…
Botilen edukiera, hizkien simetria, lerro kurbatuak kableetan, laukiluze beltza, zirkunferentzia iluna, atrileko biderketa, oholen paralelotasuna…eta. orohar, bizitzaren kontrasteak.

Argazkiak hona ekartzean ahaztutako oporrak etorri zaizkit burura. Urrun xamar geratzen baitira!

Orain, 19-20 ikasturtean murgilduta, urtero bezala, erronkaz eta argien eta ilunen kontrasteez betetako mundua daukagu aurrean. Gozatu den-denak ere!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/05/2019-2020-ikasturtea-martxan/

1 comment

    • Ana on 6th urria 2019 at 7:53 am
    • Reply

    3-6 urte bitarteko haurrentzat matematika manipulatiboki lantzeko ideiak interesatzen zauzkit.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.