Aurreko baten ordulari digitaleko orduak kontuan hartuta erronka logiko-geometrikoak planteatu genituen honako artikuluan.
Ordu digitalak: Kapikuak/simetrikoak
Gaur jarraipena ekartzen dugu, honela formulatuta:
6:20 eratzeko 17 makilatxo behar direla kontatu ahal izango zenituzten goiko irudian. Hortik abiatuta botako ditugu gaurko galderak:
Eguneko zein orduk eskatuko lituzke makilatxo gehien? Eta gutxien?
Hasi, bada, aukera ezberdinak aztertzen… Ea zer ateratzen zaizuen!