Webgune interesgarria aurkitu dut, erronka logikoak aurkitzeko. Ideia oso sinplea da. Ikusi eta gero, “nola ez zait lehenako okurritu?” momentua izan nuen. Inoiz pasatu al zaizue? Sentsazio berdina izan nuen ABN algoritmoak ezagutu nituenean. “Eureka!!” efektua deitzen diot nik horri.
Mekanismoa honakoa da: Egoera konkretu bateko bi aukera jartzen dira aurrean eta aukeratu egin behar da nahiago duzuna, baina argudio matematikoak emanaz. Edo beste modu baten esanda, matematikak argudiatzeko erabilita.
Egoerek askotan erosketekin eta dendetako beherapenekin daukate zerikusia, baina apur bat pentsatuz bestelakoak ere aurkitu daitezke. Hona hemen adibide batzuk:
Zein duzu nahiago eskuak lehortzeko? papela duena ala elektrikoa? Zein duzu nahiago bi lagunen artean banatzeko?
Aukeratu: 12 sagarreko 38 otar izatea, ala 10 sagarreko 40 otar izatea 9cm-ko 3 arkatz ala 6 cm-ko 5 arkatz izatea duzu nahiago?
wouldyourathermath.com helbidean, horrelako gehiago sortzeko plantilla ere ematen dute. Hemen jartzen dizuet eskura.