200, 200, 200!!

Honakoa 202. artikulua duzue, konkretuki!  

Egia esateko, ni neu ere harrituta geratu naiz kopurua ikusita. Estimazio azkar baten, artikulu bakoitzarekin batez beste 2-3 ordu ematen ditudala esan dezaket. Badaude 10 minututan ti-tau bukatzen ditudanak baina orduak eta orduak hartu dizkidatenak ere ez dira gutxi! Estimazioaren biderketa, zuen esku utziko dut!

Atzera begiratzen baduzue, bidaia hau 2016arekin batera hasi nuela ikusiko duzue. Matematika eta ipuinak lotzen zituen artikulu xume batekin; lotsa eta ziurtasun falta `puntu batekin baina aurrera egiteko adoretsu. Oraingoz, honaino iritsi naiz. Gaur egun seguru daukadan gauza bakarra aurrera egiteko gogotsu jarraitzen dudala da. Zertarako? Matematika garatzeko modu ulergarri eta gozagarria badagoela aldarrikatzeko! Euskaraz, gainera!


Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/07/200-200-200/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.