Tribial geometrikoa

Gure ikastolan martxan jarri dugun ekimena kontatuko dizuet. LH5 eta 6an geometriaren lanketarekin lotutako proiektua jarri dugu martxan eta tartean jolasa egin dugu. Trivial jolasaren ereduarekin jarduteko koloretako erronka-txartelak prestatu, taula egin, dadoak hartu eta jolastera! Emaitza irudietan daukazuena da.

Ez dira irudi asko, baina adi begiraten badituzue ikusiko duzue umeek gorputz-espresio eta aurpegiei begira aktibo daudela, adi eta gustura ari direla. Geometria lantzen eta era berean disfrutatzen. Ze ona!!

Jolas honen harira, bada denbora bat simetriarekin jolasteko erronka txartelak eskura jarri nizkizuela. Horiek dira tribial honetako kategorietako bat. Artikulu honetan jaso genituen. Gaur argazki hauetan proiektua edo jolasa gauzatuta ikusi eta gero, beste erronka sorta bat ekartzea pentsatu dut.

Ea zuetakoren baten argazkiak jasotzen ditudan halako batean!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/23/tribial-geometrikoa/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.