Angel Alsina: Matepractic-en matematika egoera errealetatik

Aspaldi ezagutzen dut Angel Alsinaren lana, baina aste honetan izan dut aukera bere hausnarketak berriz irakurri eta gogoratzeko, eta hala, bueltatu ahal izan naiz matematikaren inguruko ibilibide honen hasierako garaietako sentsazioetara. Berriz ere sentitu dut aurrera egiten laguntzen didan nire eureka propioa. “Bidea hemendik da!” esaten didana, alegia.

Angel Alsinak Gironako Unibertsitateko Didaktika departamentuko zuzendari gisa jarduten du eta ibilibide luzea du matematikaren didaktikaren lanetan. Maria Antonia Canalsen ikuspegitik edandakoa da eta lan oso interesgarriak publikatu ditu matematikaren irakasuntzaren inguruan.

Oso ezaguna da (nik neuk ere erabiltzen dut ikastaroetan) Alsinaren hiruki metodologikoa, eta hori berori gaur hona ekartzea pentsatu dut, konturatu bainaiz ez dudala sekula ere hemen jaso.

Hik Hasi aldizkarirako euskaratutakoa eta bertan publikatua duzue honakoa

Irudi honetan, matematikaren irakasuntzan erabili daitezken baliabideak ageri dira, eta elikagaien hirukian bezala, posizioak erabileraren maiztasuna edo garrantzia adierazten du.

Matematiketan.eus-en Alsinaren hirukian oinarrituta jokatzen dut eta konturatzen naiz proposatzen ditudan jarduera eta jolasek nolabait ere betetzen dutela proportzio hori!

Testuinguru esanguratsuak erabili, material manipulatiboekin eduki eta kontzpetu matematikoak fisiko egin eta jolas egoerekin kontzeptuok eta edukiok barneratzeko egoerak sortu. Horra, bada, hitz gutxitan esanda, webgune honen helburua eta izateko arrazoiak laburtuta!!

Artikulu honen xedea, ez da hala ere, gure webgune honen gainean jardutea. Angel Alsinak sortutako material baliotsua hemen aurkeztea baizik. Matepractic.com proiektuari buruz ari natzaizue.

Proiektu honetan Alsinak egoera errealen bilduma egin du LH1etik LH6rako ikasleendako; hori gutxi ez, eta DBH eta Batxi1erako egoerak ere eskura jartzen ditu. Konpetentzia matematikoa garatzen laguntzeko helburua dute egoerek. Internet bidez aritzeko, plataformarako sarbidea kontratatu daiteke; paperezko liburuxkekin ere jardun daiteke. Ikaslearen maila edo ezagutzak baloratzeko diagnostikoa eginda abiatzen da lana.

Interesgarria, ezta?
Katalanez eta gazteleraz aurki daiteke materiala. Ea euskaraz ikusteko moduan gauden halako batean!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/23/matepractic-en-egoerak-angel-alsina/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.