Badaude egunak ohera poz-pozik sartzeko moduan bukatzen direnak. Atzo izan zen horrelakoa.
Gure seme ertaina biderketa taulekin bueltaka dabil aurten, LH3an eta jolasen bitartez jarduten dugu gehienetan. Tartean taula pitagorikoarena egiten zaio bereziki eroso eta erakargarria. Atzo, beste batzutan bezala, horretan hasi ginen. Hara non, txikiena, 5 urtekoa, berak ere jolastu nahi zuela esanaz etorri zitzaigun. Batekin bukatu eta bigarrenarekin hasi ginen jolas berdinarekin baina batuketak eginaz.
“No hay dos sin tres” esaten da gazteleraz eta gurean ere hala izan zen atzo, zaharrenarekn jolas bera errepikatu baikenuen baina zatiketak eginaz.
Azken kasu honetarako iruditzu zitzaidan bereziki interesgarria jolasa, arrazoi ezberdinegatik.
- Buruz kudeatzeko oso zatiketa inportanteak agertzen direlako. (1/3, 2/3, 4/5, 7/6, 3/4, 12/5…)
- Zatiki inpropioak 3 modutan kalkulatzeko erabili daitekelako. (3/2=1 1/2=1,5)
- Zatiki baliokideen kontzeptuan eta haien sinplifikaketak zentzua hartzen duelako. (12/9=4/3)
Jolas arauak eta materialari dagokionez ezin da planteamendu errazagoa egin. Koloretako boligrafoak eta dado parea behar dira, 1-12 bitarteko bat eta 1-6 bitartekoa bestea. (1-12koa izan ezean, 1-6ko bi dadorekin ere egin daiteke) Dadoak bota, kalkuluak egin eta emaitza dagokion lekuan apuntatu. 4 emaitza lerroan lortzen dituen lehenengoak irabazten du. erraza, ezta? Ekin bada zuen etxe eta geletan.
Ah! Eta jakin laster publikatuko dugula 4-lerroan jolasaren 11 aldaera ezberdin. Adin guztietarako.