Twitterren azken boladan ideia eta proposamen bikain asko aurkitzen ari naiz. Badago matematikako irakasle talde bat #MTBoS traolaren inguruan biltzen dena. Eztabaida pedagogikoez gain, geometria eta Cuisenairen erregletekin zerikusia daukaten ideia mordoa jartzen dute eskura. Oso erakargarriak egiten zaizkit geletan landutako kontuak izaten direlako, ikusten delako asko hitzegiten dutela landutakoei buruz; egituratze eta ondorioztatze saio asko egiten dituztela.
Jolasen bueltan eta erronketan jardutea ere tartekatzen dituzte eta, batez ere, materiala publikoki eta debalde eskura jartzen dute. Azpimarratzeko izenak dira Berkeley Everett, Angela Gadtke, LC Dawson eta Simon Gregg.
Azpiko irudian jarri ditut ariketa kurioso baten ereduen argazkiak. Irudi guztietan badago 1 kontsideratzen den elementua. Normalean kolore zuria duen elementua izaten da. Hortik abiatuta, irudietan beste zein zenbaki agertzen diren esatea da ariketaren helburua. Beste bodu baten esanda, elementu zuriaren azalera 1 bada, beste elementuen azalera kalkulatzen jartzen gaituzte.
Azpian ezkerreko irudian agertzen den larrosa, beraz, 3 izango litzateke eta gorria 5 edo granatea 7. Eskumakoan, berriz hirukitxo zuria 1 bada, horia 3 izango litzateke eta hexagono larrosa 6. Ulergarri geratu da ariketa?
Horrelako gehiago lortu nahi badituue, hemen jartzen dizuet inprimatzeko artxiboa eskura. Inprimatu, plastifikatu eta ekin zenbakiak bilatzeari!