Euskal Herriko neurri zaharrak

Berria egunkariak argitaratutakoa da honako irudi hau. Benetan interesgarria!! Bestelako hitzak soberan daudenez, zuzenean argazkia erakutsiko dizuet. Ondoren, gelan gai honi heltzeko proposamena egiten dizuet.

(Oharra: Irakurle baten oharra jaso dut argazkian bi akats daudela adierazteko. Kintala 100kg-ren baliokidea dela alde batetik eta erraldea 4,8 kg-ren baliokidea beste aldea batetik. Infografian kg-ren ordez g unitatea agertzen da.)

Berria egunkarian Edu Lartzagurenen artikulutik hartutako irudia

DBH 1 edo 2an lantzeko moduko gaia dela esango nuke eta hori kontuan hartuta urrats hauek proposatuko nituzke gaiari heltzeko.

Gaian kokatzeko galdera sorta honekin hasi gaitezke: 

  • Magnitudea eta unitatea zer diren definitzen eta bereizten ba al dakizue?
  • Zenbat ezagutzen dituzue?
  • Zerrendako hitzak entzun eta jakingo zenukete esaten zein magnituderi egokitzen zaizkien?
  • Zerrenda honetako zenbat egiten zaizkizue ezagunak entzutez?
  • Zerrenda honetako zenbat ezaguten dituzue sistema hamartarrean zenbat diren jakiteko edo estimatzeko beste?
  • Erabiltzen al duzue bateren bat zuen egunerokotasunean?
  • Erabiltzen entzun al duzue inor? Zein testuingurutan?

Ikerketa lan hauek proposatuko nituzke:

Etxekoek ezagutzen al dituzte hitzok?

Etxeetan jasotako erantzunen datu jasoketa eta ikerketa estatistikoa egitea da proposamena. Dagokion lagina hartu (guraso, izeba-osaba, aiton-amona…) galdetegia egin, maiztasun taulak eraiki, grafiko eta parametroak kalkulatu… Kontuan hartu, gainera, galderak kualitatiboan egin daitezkela (zerrendako zein hitz ezagutzen dituzu) ala kuantitatiboan (zerrenda honetako zenbat hitz ezagutzen dituzu). Galdera bakoitzak parametro ezberdinak kalkulatzeko parada emango digute.

Eraiki dezagun bakoitza!

Zerrendako unitate ezberdinak “eraikitzea” eta argazkia aterata murala egitea da kasu honetan proposamena. Eraikitzea ezinezkoa denean, benetako ereduren bat aipatzea.

Hau da, “lakaria” bat 3 kg-ren baliokidea bada, 3kg-ko masa hartu eta argazkia ateratzea. (laranja zorroa izango litzateke adibidea kasu horretan)

“Legoa”ren kasuan, 4-5,5 km arteko distantzia denez, mapan hartutako bi herriren arteko distantzia-edo aipatu beharo litzateke.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/09/euskal-herriko-neurri-zaharrak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.