Denborarekin kalkuluak ABN metodoan

Ezagutzen nautenek badakite ABNaren oso zalea naizela. Lehenago ere egin ditugu artikuluak nola jarduten duten ikusteko. Artikulu horietara iritsi nahi baduzue, pantailan eskumako aldean dauden etiketetan ABN metodoa klikatuz lortuko duzue.

Kasu honetan denborarekin kalkuluak nola egiten dituzten ikusiko dugu bideoan. 16 minutu hartzen ditu 6 egoera ezberdinei erantzuteko. Hala ere, lehenengo egoeraren ebazpena ikusita (4-5 minutu) ikusten da metodoaren nondik norakoa zein den.

Bideoa, actiludis.com helbidean dauden tutorialetako bat da. Izan ere, hemen klikatuta lortu ahal izango dituzue metodoa lantzeko eta ulertzeko ikusi beharrekoak diren bideoen zerrenda.

Gogoratu blog honetan zintzilikatuta daudela hainbat lekuetan umeen egiten dituzten eragiketa eta jardueren bideoak.

Beste honetan, berriz, metodoa menperatzeko ikastaroak egin daitezke, on-line.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/11/24/denborarekin-kalkuluak-abn-metodoan/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*