Orduaren irakurketan aritzeko jolasak

Orduaren irakurketak buruko min asko sortzen dituela aspaldi komentatu genuen. Arrazoiak ere aztertu genituen bere momentuan eta oso erabilgarria den erloju lineala ere jarri genuen inprimatzeko moduan. Hemen loturak, hasierako hausnarketa haietara bueltatu nahi baduzue:

Erlojuarekin tik -tak, egin ditzagun jolasak

Mario Brosen mundua ordu sistema ulertzeko

Gaur jolas gehiago ekartzeko asmoarekin natorkizue eta inprimatzeko ereduekin,  gainera:

Youvegotthismath.com helbidetik


Jolas honetan txarteletan agertzen den ordua bilatu behar da papelean eta ordu hori zure fitxa batekin estali. Kolore bereko 4 segidan estaltzea lortzen duenak irabazten du. Hemen daukazue plantilla bera: Telling time connect four


123homeschool4me.com  webgunetik


Telling time tic-tac-toe game  jolasa daukagu.
LHeko lehenengo urteetarako aproposa. Bi lagunek jolasteko da eta dadoak bota eta dagokion ordua markatzen duen erlojua koloreztatzen du jokalari bakoitzak bere kolorearekin. Hiru ordulari lerroan koloreztatzea lortzen duenak irabazten du.


Thisreadingmama.com helbidetik


Roll and Read theTime jolasean jokalari bakoitzak orri bat dauka. Txandaka dadoak bota eta ateratzen den zenbakiaren arabera lerro batean edo bestean kokatzen da jokalaria. Lerro horretan dagoen ordulariko ordua irakurri eta zuzen badako bere fitxarekin estaltzen du ordulari hori. Lerro oso bat estaltzea lortzen duen lehenengoak irabazten du jolasa.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/14/orduaren-irakurketan-aritzeko-jolasak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.