Geometria: gorputzak, eskala eta proportzioak lantzeko proiektuak

Geometriaren esparruan gorputz geometrikoak eta orohar 3 dimentsioak hartzen dituzen objektuak oso modu pobrean lantzen direla pentsatu izan dut beti, eta gaur egun, hainbat material aztertu eta gero, ideia hori berresteko moduan nago. Testu liburu askotan, deslekututa-edo agertzen da geometria. Zatituta, bai denboran eta baita kontzeptuetan eta hari jakin bati ezin jarraitu. Eta, batez ere, matematikaren ildo honetan ezinbestekoak diren “esperimentatuz ezagutu-hitzetara ekarri-eraiki” urratsetatik oso urrun.  

Matematikako gaietan iaz, DBHko geometria benetan neurtuz eta estimazioak eginez lantzeko proposamena egin nizuen artikulu baten:

Gorputz geometrikoak lantzen DBHn

Orain hiriak edo etxeak papelez eraikitzeko proposamenarekin natorkizue. Ikasleen ezaugarrien arabera, gainera, hiria eraikitzeko kondizio estuagoak edo askeagoak jarri ahal izango dizkiogu: Eraikuntzak gorputz geometriko moduan ulertuta garapen lauetatik eraiki ahal izango dira, proportzio eta azalera kondizioak ere betetzeko esaktu ahal izango diegu ikasleei, kaleetako altzariak zehatzako egiteko edo ez eskatu ahal izango diegu… Are gehiago, adin eta ikasturte ezberdinetako ikasleek egiteko moduko lana izan daiteke, bakoitzak landu duen esparrua bertara ekarriz. Eskala kontzeptuarekin ari direnek neurriak zehaztuz,  2D lantzen ari direnak oinarrizko planua gauzatuz, 3D lantzen ari direnak garapen lauetatik eraikiz…

Irudi hauek ikusita ulertuko duzue proposamena:

teacherbesideme.com helbidetik hartuta

teacherspayteachers.com-etik hartutakoa

teacherspayteachers.com-etik hartutakoa

teacherspayteachers.com-etik hartutakoa

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/13/geometria-gorputzak-eskala-eta-proportzioak-lantzeko-proiektuak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*