Udako hondarrak haizeak badaramatza

Udatik udazkenera aldatu gara asko ez dela. Goiz goiztiarrak eta arratsa berantiarrak ilundu zaizkigu eta gorputza eta aldartea neguaren hotz, hezetasun eta iluntasunerako prestatzen-edo ari zaizkit, niri behintzat.

Azken artikuluaren datari begiratu eta ekainean egindakoa dela ikusi dut. Orain bai tarte zabala geratu zaidala!!

Ordua da, beraz, ikasturte berriko kontuei heltzeko.

Artikulu eta proposamen berriekin hasi baino lehen, hala ere, hona hemen udak matematikatik eman dituenak nire inguruan:

IKASTAROAK ARIZMENDI IKASTOLAN eta HIK HASIKO JARDUNALDIETAN

HH eta LHko irakasle talde bana elkartu ziren Arizmendiko Almenen matematiken inguruan jarduteko

FORMAK eta KOLOREAK

Harri hexagonala Lalastran

Uztaileko ilargi eklipsearen esferikotasun gorriztatua. (Argazkiaren egilea, Unai Busturia)

BOLARDOAREN MISTERIOA

Irudiko bolardoan  1, 12, 2, 13, 3, 9 kopuru-segida ageri zaigu. Patroi honen zergatien inguruko hipotesiak botatzeko proposamena egin zuen Tocamates.com helbidean jarduten duen Jose Ángel Murciak. Baita amuari hainbatek heldu ere! Telebista eta egunkarietan agertzera ere iritsi baitzen.

Hona hemen sortu zen hariari begiratua emateko lotura. Irribarre eta barreren bat ere piztu zidan hipotesi andanak.  Denetarik topatuko duzue bertan!

TOURRA EUSKAL HERRIAN

Argazki esanguratsu honekin estimazioak egiten aritu ginen twitterren

MARIA ANTONIA CANALSen elkarrizketa

Maria Antònia Casals Gironako Unibertsitateko bulegoan. (Pere Duran/Nord Media)

Emakume honek esaten dituenak adi entzuten ditu nik beti. Izugarri gustukoa dut  matematikaren bere ikuskera. Hemen facebooketik iritsi zitzaidan elkarrizketa.

ABNkoen 4. KONGRESOA eta ELKARRIZKETA

ABNaren sortzaile eta sustatzaileak martxa ederrean ari dira azken urteotan. Aurtengo udan 4. kongresoa egin zuten Zaragozan.

Eta ABN metodoa eta gelako aniztasuna lotzen dituen elkarrizketa hau ere irakurri ahal izan genuen.

Ikusten duzuenez, sare sozialetan arakatzen aritu naiz noiz behinka. Horrek ere bere denbora eskatzen baitu, eta udan zerbait badaukat lasai jarduteko denbora baita.

Ea, orain, ikasturte berriak zer ematen digun! Ongi etorri denok 18-19ra!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/07/udako-hondarrak-haizeak-badaramatza/

2 comments

    • Katedral Studios on 9th urria 2018 at 5:26 pm
    • Reply

    Gracias por compartir nuestra entrevista 🙂

    1. De nada… en realidad gracias a vosotros! 😉

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.