2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan

Bukatu da beste ikasturte bat ere!

Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe.  Bai esan daitekena da hazi  egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus plataforman parte hartzera pasatu bainaiz aurtengo ikasturtean. HikHasi aldizkarian ere elkarrizketa luzea publikatu zuten webgunearen eta matematika manipulatiboen ingurukoa.

Formazio edo aurkezpenekin ere jardun dut Ikastolen Elkartean, Hik Hasi-n, Jedi jardunaldietan eta Huheziko fakultatean ere, nire  etxea den Arizmendi Ikastola ahaztu gabe, noski.

Publikatutako edukiei dagokionez, hiru aspektu azpimarratuko nituzke:

  • Oinarrizko eragiketen inguruko zikloa ia itxi dudala; kenketa-ren inguruko hausnarketa borobiltzea falta bada ere, jada eragiketa guztiak ukitu edo sakon garatu ditugu. Batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta erroketaren oinarria dagoen eragiketa eta berau egiteko modu diferenteak aztertu ditugu.
  • Gelan, etxean  edo patioan erabiltzeko moduko jarduera eta jolas-dinamiko edo erronka-jolasei heldu diegu bete-betean.
  • Gure seme zaharrenak ibilbide akademikoan aurrera egin ahala, nik neu ere aurrera egiten dut baliabideak pentsatu, bilatu edo diseinatzerakoan. Aurten, adibidez, zatikien eta hamarren eta ehunenen gaiarekin bueltaka ibili gara bai etxean eta baita webgunean ere.

Kanpo formazioetan asteburuetan jarduteari uzteko erabakia ere aipatu nahiko nuke ikasturteko balorazio honetan. Etxeko egoera berezi batek, jada hitzartuta neuzkan saioak bakarrik egitera eraman nau eta beste hainbat eta hainbat eskariri ezetza ematera ere bai. Ea horri buelta emateko moduan gauden datozen hilabeteetan!

Ikus dezagun hau guztia artikulutara eramanda nola geratzen den!! 48 dira guztira; zatitzailez betetako kopurua!!

2016-2017 ikasturteko artikulu guztiak kronologikoki

Udako oroitzapenekin

Goienako puntuako v artikulua

Atzoko eguna urriak 1 matematiketan

Segidekin jolasean

Etxerako lanak

Buruketak edo egoerak sortzen elkarlanean

Legoekin grafiko estatistikoak eta probabilitatea

Aginako bisita 

Line rider: lerroak lerroan

Azaroan han eta hemen Arizmendin gurasoekin Ikastolen Etxean eta Kukumikun/

Goienako Puntuako artikulua vi

Etxerako jardueren kutxa I

Finantza sistema ulertzeko ipuina

Abenduak 3 Euskararen Eguna

Bertsolari txapelketa nagusiko finala : estimazio jolasa

Etxerako jardueren kutxa elikatzen II

Matematika zientziaren mapa

Biderketa taulak ikasteko 40 jolas ordenadorekoak

WODB bertsozalea

matematiketan.eus-en lagunen ekarpenak 2017an

EnriqueZuazua eta ETB

Gustura egiteko moduko etxerako lanak

Gure 2.urtebetetzea eta Goienako Puntuako artikulua

Matematiketan.eus Hik Hasi aldizkarian eta Uriolan

Zuzen erreala, hamarren, ehunen, zatiki eta ehunekoak adierazteko; inprimatzeko eredua

Zatiketak:gure algoritmoa vs beste modu batzuk

Ikasgela osoa jolasean jartzeko modua

Erroketaren erroetan bidaia: kontzeptua eta nola egin material eta algoritmoekin

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak I

Jolasteko buruhausteak edo nola ebaztu ekuazioak konturatu gabe

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak II

Federico-ren azalpenak 

Txanponak sailkatzeko makina eraiki dezagun

Jedi 2018 jardunaldiak

Matematiketan zuzeu.eus-en

Ehuneko taularekin egiteko ariketak; inprimatzeko ereduak

Martxoaren 8a martxoaren 11tik begiratuta

Ikasgela osoak parte hartzeko moduko erronkak

Cristobal Vilaren Ars Cubica

HHkoak logika eta psikomotrizitate fina lantzen

Simetriarekin jolasteko aukerak; inprimatzeko materialak

Geometria, neurketak eta ariketa fisikoa erraz eta merke

Matematika eta jolasa patioan

Hik Hasiko Udako Topaketetan elkartuko gara?

Nazka eta amorrua

Begira zer egin dugun ikastolako patioan!

17-18an 5 irakasle talderekin lanean Ikastolen Etxean eta Hik Hasi-n

Eta kitto!! Datorren ikasturtean berriz ere martxan jarriko gara. Ea nora eta zertara eramaten gaituen bizitzak!

 

 

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*