Begira zer egin dugun ikastolako patioan!!

Aurreko batean ikastetxeetako patioetarako zenbait proposamen bidali nizkizuen. Hona zer egin dugun gurean DBH3ko ikasleen laguntzari esker!!

Zirkuitu kinestesikoa marraztu dute:

Twister erako jolasak egiteko eremuak marraztu dituzte:

Eta…..ta-ta-ta-txan… Ehuneko taula bikaina marraztu dute!!!

Ehuneko taula honek sortu dit ilusio berezia. Asko baitira landu daitezkeen kontzeptuak modu dinamikoan gainera!

Izan ere, gurean ikasturteko azken asteetan DBHn ohiko dinamika apurtzen dugu eta ikasleak proiektu eta tailer ezberdinetan aritzen dira lanean. Bada, ikusi duzue nolako fruituak ematen dituzten proiektuok. Lan bikaina egin duzue, nesak-mutilak. Mil-milesker! LHko umeek eskertuko dute zuek halako aukera sortu izana! Ea laister nagoen jada marraztutako eremuak erabiltzen ari diren umeek irudiak jartzeko moduan!

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/18/begira-zer-egin-dugun-ikastolako-patioan/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.