Api 08 2018

Cristóbal Vilaren “Ars Cúbica”

Cristóbal Vilaren bideoek liluratuta naukate. Lehenago ere ekarri izan ditut matematiketan-era. (Inspirations eta Nature by numbers)

Gaurkoan kubo baten mozketetatik sortzen diren irudiak ditu aztergai eta hauek benetako artelanekin lotzen ditu. Bideoan zehar ageri diren artelanak eta teselazioak non dauden jakin nahi baduzue, irakurri bideoarekin lotutako artikulua etèrea studios webgunean. 

Kuriosatate txiki bat: Bideo hau ikusi eta egun gutxira, hara non ikusi nuen El Cairo-ko teselaziokoa bezalako irudia Zarauzko Marmol tabernan.

20160726_195658

Zuek ere horrelako zerbait identifikatzen baduzue han edo hemen ez izan zalantzarik: Egin argazkia eta bidali iezaiguzue info@matematiketan.eus e-mailera.

Bide batez, jakin ezazue urte pare batetik hona  Ekainak 17an “Tesselation day” delakoa ospatzen dela, mundu mailan, Emily Grosvernor-en ekimenez. Grosvernor, “Tesselation!” ipuinaren egilea da. Kontua da, gaur egun horrelako ekimenek oihartzuna lortzeko aukerak badituztela sare sozialen bitartez, eta kasu honetan ere hala gertatzen da. Facebooken  edo twitterren “#worldtesslation day” bilaketa eginda ikusi ahal izango dituzue jendearen ekarpenak.

PartekatuShare on Facebook0Share on Google+0Tweet about this on TwitterPin on Pinterest0Share on LinkedIn0Digg this

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/08/inspirationsen-linka-sartzea-falta-cristobal-vilaren-ars-cubica/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*