matematiketan, zuzeu.eus-en

Matematiketan.eus-en helburu nagusia matematika manipulatiboaren inguruko lan ildoak ezartzea, baliabideak erabiltzeko proposamenak egitea eta jolaserako aukerak aztertzea da honezkero jakingo duzuen bezala. Matematikaren irakaskuntzari astindu bat ematea, alegia! Hala ere, bada bigarren helburu bat,  niretzat oso inportatea dena, eta  hau guztia euskaraz egitea  da.

Horregatik, eta euskaldunon mundua oso murritza delako, ez dut aukerarik galtzen euskaraz jarduten duten beste komunikabide batzuekin elkarlanean jarduteko. Oraingoan zuzeu.eus orainkari eta blogen bilguneak luzatu dit proposamena eta nik zalantzarik gabe onartu egin dut.

Zuzeu.eus 2009 urtetik hona ari da lanean. Hasier Etxebarria tartean zela sortu zen XEM enpresaren eskutik, eta irabazi asmorik gabeko ekimena da.

Hemendik aurrera, beraz, Goienako Puntuan, Bilboko Uriola eta Zuzeu-n ikusi ahal izango dugu elkar. Aurrera bolie, beste behin!!

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/26/matematiketan-zuzeu-eus-en/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*