Ots 18 2018

Federico-ren azalpenak

Gaurkoak ez dauka zerikusirik matematikarekin. Ez dituzue kalkulu eta neurriak topatuko.  Federicoren azalpenak besterik ez. Gaur Aspergerren nazioarteko eguna dela kontuan hartu dut eta bideo hau hona ekartzea pentsatu dut. Izan ere, gai honek piztu baitzuen nigan orain dela 4-5 urte matematiken ikuskera honetara hurbiltzeko sena.

Bideoa bera orain hilabete pare bat topatu genuen eta azalpenarekin harrituta geratu ginen. Zein deskribapen ona egiten duen Federicok! Eta zein ondo ematen dituen azalpenak! Hitzegiteko bere tempoa ere esanguratsua da!

Kontua da euskaraz azpitituluak jartzea eta bukaeran ohar osagarri eta garrantzitsuak gehitzea ere erabaki genuela. Hemen emaitza! Hartu 7 minutuko tartea Federicoren hitzak entzuteko: 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/18/federico-ren-azalpenak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*