Ikasgela osoa jolasean jartzeko modua

Gaurkoa eredu sinplea da. ABN metodoan murgilduta lan egiten duen Francisco Javier Rubio irakasleak grabatutako bi bideo labur ekarri ditut. Gela osoa jarri dute martxan bingoan jolasten; bakoitzak bere egitekoa dauka gainera.

Publicado por Francisco Javier Rubio en viernes, 12 de enero de 2018

Publicado por Francisco Javier Rubio en viernes, 12 de enero de 2018

Aukera daukate, jolasaren arauak apur bat aldatuz gero zenbakikuntzako lana indartzeko. Bigarren bideoan, adibidez, sistema hamartarreko ezaugarriak aipatu ditu ikasleak bere kabuz, baina posible izango litzateke ateratzen den zenbaki bakoitzaren ezuagarriren bat esateko eskatzea banan-banan, adibidez. Edo ateratzen den zenbaki bakoitzak aurrekoarekin daukan aldea esatea, edo deskonpoaketa bat eskatzea.

Ikasleetako baten egitekoa, atera diren zenbakiak 100eko taulan markatzen joatea da. Horri helduta ere lan asko egin ahal izango litzateke behin jolasa bukatu eta gero.

Jolasa bukatu eta gero bingoko txartelak elkarri zuzentzea ere beste aukera bat da. Ea ondo markatu dituzten atera diren zenbakiak…

Azken finean, jolasak matematika manipulatiboen esparruan helburu hori dauka: jolas momentuak erabiltzea matematikako trebeziak lantzen joateko. 

Bateren bat animatzen bada ere, hemen jartzen ditut eskura eta inprimatzeko prest, bingoan jolasteko moduko 30 txartel:

Bingoan jolasteko txartelak

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/26/ikasgela-osoa-jolasean-jartzeko-modua/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.