Zenbaki-lerroa; hamarren, ehunen, zatiki eta ehunekoak adierazteko (inprimatzeko eredua)

Aspaldi esanda neukan han eta hemen tresna hau sortzeko asmoa neukala eta azkenean egin dut!

Artikuluaren azpialdean daukazu inprimatzeko moduko eredua

Hamartarrak dituzten zenbakiekin ari direnean umeek askotan bidean galdu egiten dute esku artean daukaten zenbakiaren zenbatekotasuna. Hamarrena zer den eta ehunena zer den ere ez dute erraz ulertzen. Tresna honen helburua da zenbaki horien posizioa fisikoki adierazi ahal izatea.  

Nola erabili ikusi nahi baduzu emaiozu begiratua “erloju lineala” aurkeztu nizueneko artikuluari. Erabilpena antzerakoa baita, baina orduak adierazteko erabili beharrean, hamartarrak dituzten zenbakiak edo zatikiak adierazteko baita. Plantillaren goiko franja, hamarrenekin ari garenerako, eta behekoa, hamarren eta ehunenekin ari garenerako. Are gehiago, bi franjak batera erabilita 3,1 eta 3,10 berdinak direla ikusi ahal izango dugu eta 0,09 eta 0,9 berezitu ahal izango ditugu.

Erloju linealarekin bezala, inprimatu, plastifikatu eta komeni denean belkroekin elkarrekin itsasteko moduan prestatzea aholkatzen dizuet. 

Oso egokia dala esango nuke, LH2 inguruan euroak eta zentimoak nahastuta erabiltzen hasten direnererako. Kopuruak adierazteko, alderatzeko eta batez ere erosketa baten emandako dirua eta espero diren kanbioak adierazteko ere erabili daitezke, behar adina franja elkarren ondoan itsatsiz gero. 

Argazki honetan erosketa 1,4€koa izan eta 2€rekin ordainduz gero, jaso beharreko kanbioak bertan ikusi egiten dira. Kontatzea edo kopurua kalkulatzea besterik ez da geratzen.

Hona hemen inprimatu ahal izateko artxiborako lotura:

Zenbaki-lerroa, hamarren, ehunen eta zatikientzako

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/20/zuzen-erreala-hamarren-ehunen-zatiki-eta-ehunekoak-adierazteko-inprimatzeko-eredua/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*