matematiketan.eus-en lagunen ekarpenak 2017an

Matematiketan.eus -en proposamenak jarraitzen dituzten lagunek noizean behin haien ekarpenak bidaltzen dizkidate eta ni hauek altxorrak balira bezala gordetzen aritzen naiz. (bidean borratu ere egiten ditut batzutan nahi gabe, ez pentsa!)

Jasotakoak erakutsi aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet denei; Nere M., Unai B., Ana A., Rosa L.,  Maite B., Maider H., Maider A., Aitziber S.,  Xabi O., Aintzane I., Olaia B., Lidia G., Miren Jone U., Mapi F. … (eta abar honetan artikuluren bat  irakurri, iritziren bat bidali edo nolabait interesa eta onespena edo iritzi kritikoren bat helarazi didazuen guztiak ere bazaudete!)

Hona aurten jaso ditudanak (bateren bat ahaztuko nuen seguru; aldez aurretik barkamena eskatuz hasiko naiz, beraz…):

Bertso txapelketa nagusiko finala zela eta, estimazio jolasa egin zuten Orioko Ikastolan:

San Vicente Paulekoek haien lana erakusten zuen bideoa helarazi zidaten, eta handik argazkia ekarri dut:

Etxean erregletekin umearekin biderketa taulak ikasten aritu zen lagun hau. Erregela alboan dutela jarduten dute eta horrela eragiketaren emaitza kalkulagailua balitz bezala iraurtzen dute erregelan bertan. Horretarako ezinbestekoa erregletak 1×1 cm2 sekziokoak izatea.

Biderketa taula matrikulekin egin zuteneko hariari segika, han eta hemen ikusi dituzten matrikulak bidali zizkidaten bi lagunek:

Animaliak eta matematika lotzeko ideia, edo Maryam Mirzhakaniren heriotzaren berria ere lagun baten bitartez iritsi zitzaizkidan. Sarri bidaltzen dizkit gainera sarean arakatzean bilatzen dituen artikulu eta berriak:

Den-den-denean ere ezin gara matematikari begira ibili, lagun honek adierazi nahi izan zidanaren arabera, umore puntu batekin:

Beethoven-en 9. sinfonia esku artean daukagunean, matematikek ere zentzua galtzen dute. Entzutea eta gozatzea besterik ez da geratzen!

Andoainen erabiltzen duten ordulari digitalaren bideoaren argazkia ere jaso nuen:

Buruketa gehienek onartzen dute emaitza irekia, hemen ikusten den bezala:

Karakolen buruketako soluzioa, kutxari tapa jartzea izan daitekela erabaki du ume honek!

Leku interesanteren bat bilatuz gero ere iristen zaizkit erreferentziak:

Finantza sistemaren ipuin-bideoa ere  horrela iritsi zaitzaidan.

Gure ikastolako lankideek eraikitako materialeekin bidalitako argazkien lagin bat ere ekarri dut:


 

Asko eskertzen ditut guztiak. Batez ere leku birtual hau bizirik dagoela adierazten duelako; eta jendea matematiken planteamendu honetan inguruan martxan dagoela ere esan nahi duelako. Segi hor, zuek pantailaz bestalde zaudeten artean ni ere hemen egongo naiz eta!

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/07/matematiketan-eus-en-lagunen-ekarpenak-2017an/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.