Bertsolari txapelketa nagusiko finala: estimazio jolasa

Titulua ikusita ulertuko zenuten, ezta? Gaurkoak azalpen gutxi behar du. Umeekin edo helduon artean egiteko modukoa da gainera. Azpialdean, eskura jarriko dizuet inprimatzeko eredua. 

Hona estimazio jolasaren arauak:

  • PARTAIDE BAKOITZAK BERTSO TXAPELKETA NAGUSIKO IRABAZLEA NOR IZANGO DEN ETA ZENBAT PUNTUREKIN IRABAZIKO DUEN ESTIMATU BEHARKO DU.
  • BERE ESTIMAZIOAN GEHIEN HURBILTZEN DENA ERABAKITZEA DA HELBURUA.
  • PARTAIDE BAKOITZAK 3 ESTIMAZIO EGIN DITZAKE ASKO JOTA, EGOKIA DELA IKUSTEN BADA.
  • BEHIN AURREIKUSPENA EGINDA, EZINGO DA ALDATU.

Puntuak estimatu ahal izateko, hona azken 5 finaletan irabazleak bildu dituenak pista moduan erabiltzeko:

2013 Amets Arzalluz  1737,50 puntu

2009 Maialen Lujanbio 1630,75 puntu

2005 Andoni Egaña 1796,50 puntu

2001 Andoni Egaña 1922 puntu

1997 Andoni Egaña 1340 puntu

Zer geratzen da bakoitzaren esku? Saririk dagoen ala ez eta dirua jokatuko den ala ez erabakitzea. (gure ikastolan irakasleok ari gara jolasa egiten eta 1€ jartzen ari gara apostuko).

Ikasleekin eginez gero, agertzen diren kopuruak materialekin eraikitzea (erregletekin, babarrun edo zotzekin), azken 5 finaletako puntuazioak alderatzea, aurtengo irabazlearen puntu kopurua deskonposatzea…horrelakoak egin daitezke.

Esan bezala, hemen daukazue inprimatzeko eredua:

BERTSO TXAPELKETA NAGUSIKO FINALEKO ESTIMAZIO JOLASA

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/08/bertsolari-txapelketa-nagusiko-finala-estimazio-jolasa/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*