Abenduak 3: Euskararen eguna (II)

Berriz ere iritsi zaigu eguna! Iazkoan proposamen hau egiten bagenuen, aurten ere bagatoz beste proposamen-jolas batekin.

2-3 minutuko bideoa jaso dut eta hemen jartzea pentsatu. (Eskerrak, bide batez, bideoa helarazi didan Xabierri!) Bideoa ikusi ahala datu eta xehetasunen bilaketa-jarduera egitea proposatzen dizuet. 

 

Behin baino gehiagotan ikusi beharko duzue bideoa eta momenturen baten geratu ere bai. Hemen bilaketa egiteko zerrenda:

  1. Idatzizko testuan, datuetan kopuru zehatzak eta estimazioak ageri dira. Topatu 3 estimazioak direnak.
  2. Zenbat bonbilla agertzen diren kontatu.
  3. “Euskara” hitza zenbat aldiz errepikatzen den kontatu.
  4. Kriseilu hegalariak eta pelotak ageri dira. Zenbat kriseilu gehiago daude pelotak baino?
  5. Zenbat animalia ageri dira? Zein animalia mota dira? 
  6. Lore hori bat ageri da. Zenbat petalo dituen estimatu. (Gero ikusi ea bateren batek asmatu duen, notr hurbildu den gehien, nor urrundu den gehien…) 
  7. Pertsonaia historikoak ageri dira. Kontatu eta ahal bada identifikatu eta bideoan agertzeko arrazoiak ikertu.
  8. Kopuru horietatik aukeratu bat eta deskonposaketa etxea edo eguzkia bete.
  9. Bukatzeko, nola ez, bideoaren mezuaz eta esanahiaz hausnarketa eta eztabaida egin.

 

Bilaketa-jarduera egiteko modu ezberdinak daude. Banaka edo taldean, kide bakoitza atal baten arduraduna izanda. Konpetitiboagoa egin daiteke lehiaketa moduan planteatuta edo elkarlanean benetako kopuruak topatzeko moduan planteatuta. Baliteke eskatzen diren datuetako batzuk zuen umeen adin edo ezagutzetarako egokiak ez izatea. Kendu lasai, eta gehitu baita ere zuek ikus ditzakezuen aukera berriak.  Hemen daukazue jarduera bera, inprimatzeko moduko ereduan jarrita: Euskararen eguna 2017_ Bideoaren jarduerak egiteko plantilla.

 

 

 

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/03/abenduak-3-euskararen-eguna-ii/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*