Bideoa ikusi besterik ez da egin behar gaur. Hizlaria Hernan Casciari argentinarra da. Kazetaria, idazlea eta editorea da bera. Bai argentinako eta eta baita Espainiako hainbat medioetan ikusi eta irakurri ahal izan dugu bere lana.
Bideo honetan, bere alabak finantza-sistema ulertu dezan asmatutako ipuina kontatzen du TEDx hitzaldi baten. 22 minutu irauten du bideoak, baina oso egokia da finantzen munduko hainbat kontzeptu ulertzeko. Casciarik 10 urteko alabari kontatuko balio bezala aurkezten du. Nire ustez, normalean, adinean aurrerago dauden gazteendako da aproposagoa. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiot hemendik bideoa helarazi zidan Eskoriatzako Rosari.