Line Rider; lerroak lerroan

Geometriarekin lanean ari garenean, hainbat momentutan lerro itxi, ireki, zuzen eta kurbatuen kontuekin jarduten dugu. LHko lehenengo urteekin lotzen da kontzeptu hau, baina egia esan, lerroa DBHn eta batxilergoan ere lanak ematen dituen irudi geometrikoa da.

Gaur animazio bat ekartzen dut; Edward Grieg-ek “Peer Gynt” antzezlanerako idatzi zuen “In the Hall of the Mountain King” musika piezari jarritako animazioa  hain zuzen ere. Animazioaren autoreak Doodlechaos goitizenarekin sinatzen du; Minnesotakoa dela besterik ezin izan dut aurkitu. 

Animazioa ikusi bezain pronto ulertuko duzue zergatik lotu dudan lerroen kontu horrekin. 

Proposamen matematikoa, bideoa ikusi, entzun, gozatu eta komentatu eta gero, berriz ikusi eta ikuspegi geometrikotik aztertzea izango litzateke; lerro motak identifikatuz, sailkatuz edo kontatuz. 

Gero, beste musika edo abestiren batekin ume bakoitzak antzerako saiakera artistikoa egitea ere ederto legoke. Musika entzunaz umeek lerroak marraztea, alegia. 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/29/line-rider-lerroak-eta-lerroak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.