Ondoren datorrena frugalfun4boys.com helbidean aurkitu dut. Webgune hau Sarah Dees-ek elikatzen du. 5 umeren ama da eta homeschooling-a aukeratu dute bere etxean umeen bide akademikoa egiteko. Sarah-k bere webgunean sarri egiten ditu proposamenak LEGO®ekin jarduteko. Askotan STEAM estiloko erronkak jartzen ditu, beste batzutan eraikuntza gidatuak ikusiko ditugu eta matematikekin lotutakoak ere egoten dira. Nola ez, gaur hona ekartzen dudana estilo horretakoa da. Argazkia ikusteaz bat ulertuko duzue.
Grafiko estatistikoak material manipulatiboekin egiteko aukera lehenago ere aipatu izan dugu gerezi kontsumoaren inguruko ikerketa proposatu genuenean.
Gaurkoan, ordea, beste ukitu batekin dator grafiko hau, ikerketa probabilistiko bati lotutakoa baita. Artikulu orijinala ikustea nahi baduzue, hemen daukazue lotura; inglesez dago.
Fun with math! Probability and graphing with LEGO® bricks
Bestela, euskaraz artikuluko ideia orokorra jarriko dizuet hemen:
Poltsa batera kolore konkretu batzuk dituzten 25 LEGO® pieza sartzen dituzte eta modu aleatorioan ateratzen dituzte. (pentsatzen dut lehenengo esperimentuan kolore ezberdineko 5na jarriko dituztela) Grafikoan ateratako piezaren kolorea “apuntatzen dute”. Pieza poltsatik atera eta gero bueltatu egiten dute, berriz ateraldia errepikatzeko.
Gertara aleatorio honen helburua espero dena grafikoa (probabilitatearen teoriak aurreikusten duena) eta benetan ateratzen dena alderatzea.
Gainera, ikusten da, zenbat eta ateraldi gehiago egin orduan eta gehiago hurbiltzen dela benetan ateratzen den “probabilitate-grafikoa” espero den emaitza teorikora.