Buruketak edo egoerak sortzen, elkarlanean

Actiludis.com webgunean eta facebook-eko “Grupo cálculo ABN” taldean sarri ibiltzen naiz proposamenak arakatzen. Jose Mª de la Rosa Sánchez-ek elikatzen du. Actiludis-en gai ezberdin asko ukitzen dituzte, baina matematikei dagokienez, batez ere ABN metodologian zentratuta jarduten dute.  Hortan ari nintzela,  buruketekin zerikusia daukan ideia eta ekimen interesgarria aurkitu dut. 

Kokapen moduan, inoiz aipatu dugu eta berriz ere esango, oso inportantea dela eragiketak, edozein izanda ere, ahal den guztietan testuinguru baten baitan erabiltzea. Eta testuinguru hori, gainera, esanguratsua izatea. Testuinguru hori guk emandakoa bada balekoa izango da, baina haiek, umeek asmatutakoa bada askoz aberatsagoa eta eraginkorragoa izango da. 

Ideia honetan oinarrituta, “El problema viajero”  ekimena jartzen dute martxan.

Facebook-eko “Grupo cálculo ABN”n hartutako argazkia da hau.

Ideia da, ume batek buruketa edo egoera bat asmatzea eta hurrengo umeak hori ebaztu eta hurrengo bat asmatzea. Egoerak katean lantzen joatea, alegia. 

Egoerak formari eta egiturari dagokionez gidatzeko plantilla hau ere badaukate.  

Haiek, etxerako lan gisa planteatzen dute, baina ez dauka horrela izan beharrik. Gainera, asmatu beharrko egoerari aldez aurretik kondizioak jartzea ere posible da. Adibidez, kenketa batekin ebaztekoa izan dadila, edo batuketa eta biderketa batekin, edo emaitza 235 izan dadila, prezioekin egindakoa izan dadila… Burua martxan jarriz gero, benetan ariketa aberatsa izan daitekela ikusiko duzue.

Plantilla hau deskargatu egin daiteke actiludis.com helbidean.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/22/buruketak-edo-egoerak-sortzen-elkarlanean/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*