Justu gaur bukatu den Udan (urtaro honek merezi du letra larria, ezta?) momentu matematiko txiki batzuk gordetzen saiatu naiz. Argazkitan ekarri ditut:
Elkarrekin jolasean ari zirela ziruditen lerroak ikusi ditut…
Aspaldiko partez etxekook mendi-buelta txikiak egiteko moduan egon gara, eta hor ere aritu gara ingurua aztertzen
Kontaketak “botanikoak”
.
.
.
.
.
Ordenazio logikoak, hauek ere botanikoak!
.
.
.
.
.
.
Geometria ere lagun izan dugu bidean
Txiki eta ez hain txikientzako esperientzia sensorialak eta nola ez gure etxean ohitura bilakatu diren harriak ere hona ekarri nahi izan ditut.
Dena ez da polita eta alaia izan gure uda honetan, inguruan gertatu baitzaizkigu nahiko ez genituzkeenak, baina zer egingo diogu bada, horiekin ere aurrera egin behar!!
Orain, hurrengo uda etorri arte, udazkenaren kolore eta fruituak, neguko etxearen goxotasuna eta udaberriaren biziberritzeak gozatzea dagokigu. Ongi etorri, beraz, 2017-2108 ikasturtea!
2 comments
Gora ikasturte berria! Gora Leire Arana gure lagunaren ekarpen frexku eta interesgarria!!
Author
Ba bai, gora ikasturte berria! Milesker zure animoengatik!