Iazko ikasturte bukaeran ere indize moduko bat publikatu nuen, ordurarteko artikulu guztiak bertan ordenatuz. Harrera oso ona izan zuenez, aurten ere gauza bera egitea pentsatu dut. Iazko ekainaren 29an publikatu nuen hartatik hasiko naiz.
Tituluei erreparatzen badiezue, ikusiko duzue gai batzuk zatika garatzen joan naizela. Hala nola:
- “Batuketak egiteko 11 moduak” atala daukagu, iazko ikasturtean abiatu zena. Aurten zuzen erreala, ehuneko taula eta kalkulagailuari heldu diegu.
- Bloke geometrikoak zukutzeko proposamenak ere egin ditut 4 artikulutan.
- Zenbaki sistema hamartarrari 4 artikulutan heldu nion.
- Arraultza kaxak LH eta HHn nola erabili jaso genuen.
- Opariak etxean eraikita egiteko aukerak aztertu genituen Gabonen bueltan.
- Jolasak proposatuz joan gara hainbat gai garatzeko.
- Bikotekaketa logikoei bi artikulutan heldu diegu.
- Jai egun edo ospakizun egunak matematiken ikuspegitik azpimarratzeko aukerak aztertu ditugu.
Hemendik aurrera, beraz, artikuluen tituluak eta loturak:
Orainarteko sarreren indizea leku bakarrean (2015-16)
Geometriaren ibilbidea LHtik batxilergora
Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (I)
Udazkenari ateak zabalduko dizkiogu
Arraultza kaxak aprobetxatuz HHn
Arraultza kaxak aprobetxatuz LHn
Goienako Puntuako artikulua (II)
Sistema hamartarra lantzeko errutina (I)
Txokolate tabletari zatia nola lapurtu inor konturatu gabe
Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (II)
Sistema hamartarra lantzeko errutina (II)
Azkoitiko Hazitik Biziloren elkartuko gara?
ABNekin jarduteko IKT tresna “El rincón de Luca”
Batu, ken edo bider…eragiketa txikiak egiteko jolasak (II)
Barruak eta kanpoak zentzua galtzen dutenean: Möbiusen gainazala
Igeltseroa eta Pitagorasen teorema
Lore bizi-bizia: Bizilore eskola
Sistema hamartarra lantzeko materialak
Mario Brosen mundua ordu-sistema ulertzeko
Cristobal Vilaren “Inspirations”
Abenduak 3: Euskara, 365 eta matematika
Goienako Puntuako artikulua (III)
Zenbakien sistema hamartarrarekin jolasteko beste aukerak
Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (III)
Matematiketan.eus-en lehenengo urtebetetzea da gaur!
Donald ahatea eta matematikak bideoan
Batuketak zuzen errealarekin (eta jolasen bat)
Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (IV)
Zatiketak mekanizatzen…jolastuz!
Otsailak 11: zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna
Ehuneko taulak: batuketak eta jolasak
Goienako Puntuako artikulua (IV)
Inauteriak bukatuta, ikerketa matematikoa egitera goaz
Martxoak 8: abestia, anagrama, bideoa eta artikulua
Biderketa mekanizatu…jolastuz!
Ikastolen Elkartean ere matematiketan
m, dm eta zm kontzeptua eraikitzen
Geometria eta simetria azalean
Ez-ohiko matematikak, ez-ohiko gaiari lotuta: Miren Amuriza
Ezibesteko materialen zerrenda berritua
Kalkulagailua bidelagun txikitatik
Gorputz geometrikoak lantzen DBHn
Matematikekin ezinean dabilenak, bertsotan bukatu behar!
Alfabetoa erabili batuketak egiteko: buruzko kalkulua jolastuz
Biderketa: gure algoritmoa vs beste modu batzuk
Zenbaki negatiboekin batuketa eta kenketak
Zenbakikuntza ABNn; denok bertatik edateko modukoa
Ikasturtea bukatzeko, poema matematikoa
Hemen 69 artikulu!!! Gaueko ordu txikien fruituak, ia denak. Badaukat lagun bat lanek eskatuko dituzten orduak kalkulatzen trebea dena. Ni saiakera horretan jarriz gero estimatu dezaket artikulu bakoitzarekin gutxi gorabehera 2 ordu ematen ditudala. Artikuluetako batzuk sinpleak dira egituraz eta edukiz, eta horiek azkar ateratzen dira, baina informazioa antolatu eta egituratu, ildoak eraiki eta irudiak bilatzen aritu behar naizenean zati bat gehiago ere behar izaten dut. Normalean ez baititut artikuluak zuzenean inondik kopiatzen. Ideiak bai izaten dira han eta hemen jasotakoak gehienetan, baina testua eta egitura nik neuk sortzen ditut. Horrela bete ditut aurtengo nire 138 ordu luze eta eder neurri berean.
Datorren ikasturtean, gehiago!