«

»

May 13 2017

Kalkulagailua bidelagun txikitatik

Kalkulagailua tresna aparta dugu batuketak edo beste edozein eragiketa egiteko. Hori jakinekoa da, ezta?

descarga

 

Hasierako urteetan, hala ere, eragiketak eskuz edo buruz egin behar horrekin badirudi debekatutako tresna izaten dela; LH bukatu eta gero, ordea, bat-batean ezinbestekoa bilakatzen da. Are gehiago, eskuzko kalkuluak erabat baztertzen dira DBHn. A ze kontrastea! Zentzugabea, nire ikuspegitik. Izan ere, zer pentsatu handia ematen  dit; merezi ote du oinarrizko eragiketen algoritmoak ikasteko hainbeste denbora emateak gero guztiz alde batera uzteko? Eta bide horretan kalkulagailua ezin ote dugu erabili bidea bera aberasteko? Proposamen horrekin nator, bada.

Bi aukera ekartzen ditut;

Lehenengoan, ordenadoreaz jardutekoa daukagu:

Broken calculator deitzen da jolasa. Kalkulagailuarekin egiteko jolasak ezezik, beste hainbat eragiketekin jolastuz jarduteko aukera ere ematen dute webgune horretan.

Bigarrena, propio sortutako artxiboa da; deskargatu eta inprimatzeko moduan jarri dizuet.

Maila ezberdinetako ariketak jarri ditut bertan. Jolasten hasi ahala, seguru beste asko ere okurrituko zaizkizuela! Badakizue nora bidali!

Jolasak kalkulagailuarekin 

 

Kalkulagailuaren kontuak, batuketak egiteko 11 moduekin lotutako artikulu-sortan kokatuko nuke. Hemen lehenago publikatuta daudenak, begiratua eman nahi badiezue ere.

Batuketak egiteko 11 modu 

ABN algoritmoa eta gure ohiko algoritmoa

Batuketak txotxekin

Batuketak regletekin

Batuketak zuzen errealarekin

Batuketak ehuneko taularekin

 

 

PartekatuShare on Facebook0Share on Google+0Tweet about this on TwitterPin on Pinterest0Share on LinkedIn0Digg this

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*