Ezinbesteko materialen zerrenda (bis)

Artikulu hau gaur justu urtebete dela publikatu nuen. Bertan, matematikak modu manipulatiboan garatzeko ezinbestekoak diren materialak ageri dira. Batzuk, etxean eraikitzekoak eta beste  batzuk, erostekoak. 

Zerrenda hau egingo nuke, bada, erosteko modukoekin:

Erregletak + 10 oinarriko materialak

Bloke geometrikoak

Dienes-en bloke logikoak (eta etiketa logikoak)

Balantza (digitala edo pisuekin orekatzekoa)

Polikuboak

Dado sorta anitza

Erosi gabe, eraikitzeko modukoak edo han eta hemen biltzeko modukoak, baina oso inportanteak hala ere:

Metro flexiblea (osoa, dm eta zm-tan; etxean eraikitakoa)

100eko taulak eta zenbaki-lerroak

Zatikiak lantzeko materialak

Geoplanoa

Zenbakien Montessori txartelak

Bolumen jakineko ontzi sorta

Tangrama

Erlojua

Palillo eta gomak  (edo babarrun eta tapoiak)

Erosteko modukoak direnak denak batera erosi beharrik ere ez dago; poliki-poliki erosten joan daiteke, eta urtebetetzeak…aprobetxatu oparitzeko. En fin, horrelakoak norberak erabakitzeko kontuak direnez, nik zerrenda hona ekartzearekin nire zatia bete dut. Hortik aurrerakoak zuen kontu!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/30/ezinbesteko-materialen-zerrenda-bis/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*