m, dm eta zm kontzeptua eraikitzen

Esaten da ume batek distantziarekin daukan lehenengo kontaktua jaio eta berehala amaren bularraren bila hasten denean izaten dela.

Hortik aurrera, ikastetxean zein etxean magnitude eta unitateen esparruan ibilbide luzea egin beharko du, urte askotan zehar. Bide horretan opa diezaiokegun gauzarik onena neurketa asko eta asko egiteko aukera izatea da.  Ahal bada, gainera, testuinguru esanguratsuen baitan. Nori dagokio aukera eta testuinguru horiek sortzea? Bada, guri; guraso eta irakasleoi.

 

descarga (1)

hotel_r.net helbidekoa

HHko eta LHko lehenengo urteetan ume horrek oin, esku eta hatzamarrekin egin beharko ditu neurketak. Kontatutako pausu kopuruak zenbaki kateaz daukan ezagutzarekin batera eboluzionatu beharko du.  Are gehaigo, eboluzio horretan esparru batek bestea elikatuko du; nolabaiteko erlazio sinbiotikoa eratzen baitu neurriak matematikako beste atalekin.

 

.

Neurketa horietako baten hasiko gara azpimarratzen, oinekin edo eskuekin neurtuta, helduak eta umeak emaitza ezberdinak lortzen ditugula.  Umea bera jabetzen bada hortaz, hobeto!

conmishijos.com helbidekoa

conmishijos.com helbidekoa

Momentu hori erabiliko dugu patroi baten beharra sortzeko, eta hor sartuko da 1m kontzeptua umearen bizitzan. 

2ivz6zp

Pariseko Vendôme plazako metroaren patroia.

Egoera horretan zer da onena? 1m, bere eskuekin eraiki dezala. Ez dauka metro zehatza izan beharrik. Soka mehe bat besterik ez duzue beharko. 

Bateren batek pentsatuko du metro flexiblea, jostunek erabiltzen dutena ere hor dagoela, eta hala da, baina oraingoz informazio larregi daukan elementua da. 

Metro horrekin zer? Bada, neurtu eta neurtu berriz ere. Altzariak, gelak, eraikuntzak, norberaren gorputza, etxekoena, non gehiago, non gutxiago, non gehien, non gutxien, kabitzen den ala ez…denetarik egin daiteke.

Askotan sortuko zaigu “hainbat metro eta piku” neurtzeko egoera. Denbora batez horraino iritsiko gara, baina egun baten “eta piku” hori neurtzera pasatuko gara. Hamartarrekin, dm-ekin eta zm-ekin lanean hasi garela esan nahiko du horrek.

Nire proposamena da berriz ere eskuz eraikitzea metroa dezimetrotan eta zentimetrotan. Oraingoan, soka, lastotxoak eta guraizeak beharko ditugu.

20170401_200739[1]

1m osoan, 1m dezimetrotan eta 1m zentimtrotan

20170401_204504[1]

lastotxo haundiak 1dm-koak dira eta txikiak 1 zm-koak

20170401_204051[1]

Hortik aurrera, bai erabili daiteke jostunen metroa. Eta gaineran bertan dauden neurriak eta informazioa aztertu eta ulertzeko moduan egongo da. Hurrengo urratsetan unitate aldaketak egingo ditugu eta mekanikoki (10ekin biderketa eta zatiketak eginaz nahiz taulak erabiliz) nola egin ondorioztatzeko moduan egongo gara.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/01/m-dm-eta-zm-kontzeptua-eraikitzen/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*