Aurrekoan zatiketak mekanizatzeko jolasa proposatzen nuen. Gaur, gai berari tiraka, biderketa praktikatzekoa proposatuko dugu.
3 dado beharko ditugu eta papela eta boligrafoa. Ea argazkiak ikusita jolasa ulertzeko moduan jartzen dudan. Mekanismoa bera ez da konplexua:
.
.
.
.
.
.
.
Konbinazio asko daudenez, posibilitate bat da 2 edo 3 saiakerara mugatzea, jolasa larregi ez luzatzeko asmoz. Hau da, tiraldi bakoitzeko, bi biderketa gauzatu daitezke emaitza haundienaren bila.
Jolas honek badauka logikatik apur bat ere, hamarrekoen lekuan zein zifra jarri izan baitaiteke eztabaida. Gure goiko adibidean, 43×5=215 zen denetan aukerarik onena.
Trebatuta dagoen umeak, bi proba egiteko aukera izanez gero zuzenean jo beharko luke 43×5 eta 53x4rekin saiatzera.
Biderketarei inguruko hasunarketa eta berau praktikatzeko jolasak lehenago ere proposatu dituguez, hemen jartzen ditut loturak bateren batek begiratu bat eman nahi badie ere:
Biderketa: gure algoritmoa vs beste modu batzuk
Biderketak praktikatzeko bi jolas