8 zenbakian askotan ikusten dut tente eta tinko jarritako ∞ sinboloa. Izan ere, bizitzan aukeratzeko askatasun infinitoa nahiko bainuke denontzako, emakume zein gizon. Jakin badakit martxoaren 8aren data ez zutela nire infinitoari begira aukeratu 1910ean, Emakumearen Nazioarteko Egun izendatu zutenean, baina zer esango dizuet ba… nire ikuspegitik badu ukitu erromantikoa horrela ikusteak ere!
Normalean proposamen matematikoak egiten ditut webgune honetan. Gaur, ordea, kalkuluak egiten baino hontaz eta hartaz hitz egiten jarduteko eguna dela uste dut. Eta zein hariri tiratu ez dakizuela bazaudete, hemen ekarri ditut ikusi, irakurri eta entzuteko dokumentuak.
ABESTIA
Mikel Markez eta Aire ahizpek abestutakoa Uxue Alberdiren hitzei helduz. Ederretan ederra. Entzuten dudan aldiro hunkitzen nau; urtero.
ANAGRAMA
matematicascercanas.com helbidean publikatu zuen Amadeo Artachok iaz gaurko egunez. Argazkia adi aztertzen baduzue 139 izen bereiztuko dituzue. Emakumen matematikarien izenak dira denak.

matematicascercanas.com helbidean hartutakoa
BIDEOA
Espainiako La2 telebista katean emakumen matematikariei buruz Universo Matemático seriean eman zuten dokumentala daukazue hemen ikusgai. 42 minutu hartzen ditu.
EMAKUMEEN EGOERA ZENBAKITAN
7ka aldizkarian atera zen artikulua ere ekarri dut. Hainbat emakumek jasaten duten indarkeria egoera deskribatzen du zenbakitan. Bakoitiak, bikoitiak, ehuneko portzentaiak…zenbaki asko aurkituko dituzue beran. Den-denak gordinak.
4 pings
[…] Martxoak 8: Abestia, bideoa, anagrama eta artikulua. » matematiketan.eus. […]
[…] Martxoak 8: Abestia, bideoa, anagrama eta artikulua. » matematiketan.eus. 8 zenbakian askotan ikusten dut tente eta tinko jarritako ∞ sinboloa. Izan ere, bizitzan aukeratzeko askatasun infinitoa nahiko bainuke denontzako, emakume zein gizon. Jakin badakit martxoaren 8aren data ez zutela nire infinitoari begira aukeratu 1910ean, Emakumearen Nazioarteko Egun izendatu zutenean, baina zer esango dizuet ba… nire ikuspegitik badu ukitu erromantikoa horrela ikusteak ere! […]