Inauteriak bukatuta, ikerketa matematikoa egitera goaz

inauteria

lovevalencia.com helbidetik hartutakoa

Inauteriak direla eta, bi proposamen ekartzen ditut. Lehenengoa LH3-4 tik aurrera egiteko modukoa, sakontasun diferenteekin. Baita DBH eta batxilergoan ere!  

Bigarrena, LH1-2 rako izan daiteke aproposa baina baita beste mailetan ere.

INAUTERIEN DATA KALKULATZEN IKASIKO DUGU

Seguru badakizuela Inauteriak ez direla urtero egun berdinean izaten. Kalkulatu egin behar izaten da zein egunetan izango diren. Nola egiten da, ordea? Zeren araberakoa da?

Garai batean Inauteria festa paganoa bazen ere, IV mendetik aurrera kutsu erlijiosoa hartzen hasi zen eta guztiz lotuta geratu zen Aste Santuaren datekin. Izan ere, Inauteria Aste Santua baino 40 egun lehenago ospatzen da. Bien datak, hala ere, ilargiaren faseekin dute lotura. Ikus dezagun pausuz-pausu nola kalkulatu daitezkeen garai honetan ematen diren ospakizun guztien datak. Aurtengoei helduko diegu zuzenean:

  • Martxoak 20an udaberria hasiko da.
  • Martxoak 20a eta gero, lehenego ilbetea apirilaren11n izango da (asteartea)
  • Ostiral Santua, ilbete horren osteko lehenengo ostirala da. (apirilak 14an)
  • Ostiral horren aurreko igandea, Erramu Igandea da. (Apirilak 9an)
  • Ostiral horren hurrengo igandea, Berpizkunde Igandea da (Apirilak 16)
  • Igande horretatik 47 egun atzera eginda Hausterre Egunera iristen gara. (Martxoak 1, astezakena)
  • Aurreko 5 egunetan, Inauteriak ospatzen ditugu inguruotan.

Korapilatsua da, ezta? Zertarako ekarri dudan hau guztia hona? Bada jarduera bat proposatzeko:

Hau guztia ikusi eta gero, ariekta matematiko polita izan daiteke iazko eta datorren urteko inauterien datak konprobatzea. Egutegian gora eta behera ibili beharko dute, 7ren biderketa taula erabiliko dute…

Eta gainera ikuspegi zabalago batetik, ilargiaren faseak ezagutzeko eta historiari begiratu bat emateko eta kultura  erlijiosoaz ikasteko ere oso aproposa izan daiteke. Zer deritzozue?

GELAKO MOZORROEN INGURUKO IKERKETA

LOGIKARI LOTUTAKO ATALA

Gelakideek aukeratu dituzten mozorroekin sailkapenak egin daitezke, kriterio ezberdinei begiratuz. Mozorrotu direnak eta ez mozorrotzea aukeratu dutenak, aurpegia margotu dutenak eta ez dutenak, koloreak, animalia mozorroak…umeek beraiek sailkatzeko kriterioak ateratzea izango litzateke kontuan Zenbat eta kriterio gehiago, hobeto.

ESTATISTIKARI LOTUTAKO ATALA

Gelan aukeratu dituzten mozorroekin barra diagramak eraikitzea izango litzateke proposamena. Lehenengo bibentzialak eta gero manipulatiboak  polikubo edo lego piezak erabiliz edo zuzenena papelekoak.

Probatzen baduzue, esaiguzue nola atera zaizuen!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/28/inauteriak-bukatuta-egiteko-ikerketa-matematikoa/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*