Zatiketak mekanizatzen… jolastuz

 Jolasa berari heldu aurretik, jolasaren balioaren aldeko aldarrikapena egiten hasiko naiz. Oso modu sinplean eta hausnarketa sakon eta luzeetan sartu gabe: 

EGIA da, umeek oinarrizko eragiketetan trebezia eta bizkortasuna garatu behar dutela urteen joanean.

ONDORIOZ batuketa eta biderketa taulak bereziki ondo mekanizatu beharko lituzteke; eta baita kenketa eta oinarrizko zatiketak ere.

MEKANIZAZIO hori modu aspergarri eta itsuan egin daiteke eragiketez betetako orriak behin eta berriz betez (eta ongi/gaizki sistema frustrantean jardunez) edo jardun daiteke erlaxatuta,  gozatuz , ondo pasatuz eta sufritu gabe. Azken aukera hori JOLASAK ematen digu.  

Egia da jolasaren ezaugarriak ondo aztertuta jardun beharko dugula: umearen mailara egokitutakoa izan beharko da eta umearen ezaugarriak errespetatu beharko ditu. Badaude lehian eta bizkortasunean ondoko kokatzen diren umeak eta badaude joko lasai eta motelagoak eskertuko dituztenak; esku trebezia asko eskatzen dutenak ere ez dira guztientzako aproposak izango. Kasuan kasurako  beharko ginateke.

Horrekin, matematika manipulatiboen oinarri inportanteetako bat ukitzen dugu; webgune honen izateko arrazoietako bat, alegia. Beraz, GORA JOLASA ETA BERE ONURA GUZTIAK!!

Bale, asetu dut nire aldarrikapen egarria eta noa orain jolasa bera aurkeztera.

Euskaraz “Hondarrak batuz” deituko diogu. Eta joko arauak bideo honetan aurkeztuko dizkigu Tocamates-eko Joseangel Murciak:

 

Beste behin, erraza, sinplea eta merkea. Ale! Segi jolastera!

Bukatzeko, aipatu nahi nuke ez dela lehenengo aldia zatiketen gaiari heltzen dioguna. Hona kontzeptua lantzen nola hasi komentatzen genuen artikulu baterako lotura:

Lehenengo zatiketekin nola hasi

Zatiketa: gure algoritmoa vs beste modu batzuk

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/05/zatiketak-mekanizatzen-jolastuz/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*