Matematiketan.eus-en lehenengo urtebetetzea da gaur!!

 

descarga (1)Kasualitatez konturatu naiz. Banekien urtarrilean zela baina gaur ikusi dut urtebete dela lehenengo artikulua publikatu nuenetik: Iazko urtarrilak 14an izan zen eta “Ipuinak eta matematika” izenarekin atera genuen. Harrezkero, beste 85 ere atera ditugu.

Urte polita eta intentsoa izan da, jende asko hurbildu baitzait gaia oso interesgarria dela adieraziz. Enfokea konpartitzen dutela ere askori entzun diot. Horrek IKARAGARRI laguntzen dit aurrera egiten eta oraingoz ilusioz eta indarrez betea nagoela esan dezaket. 

 

MILESKER ERRALDOI BAT eman nahi dizuet harpidetu zareten guztiei, iritziren bat bidali dizuenei, artikuluren bat irakurri duzuenei, bateren bati webgunearen berri eman diozuenei, argazkiren bat partekatu duzuenei… eta batez ere eskerrak eman nahi dizkiot nire “informatikako teknikari partikularrari”; Josu Sarasua da bere izena eta webgune hau ez litzateke izango haren laguntzarik gabe. Nire ekaitzaldietan zein barealdietan alboan egoten da pazientzia (ia) infinituaz eta hori ere ederto eskertzen da.

Gauza bakarra eskatuko dizuet denei:

Segi hor, matematikak beste modu baten bizi eta biziarazteko saiakeran. Pena merezi du. Konbentzituta nago!

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/14/matematiketan-eus-en-lehenengo-urtebetetzea-da-gaur/

Utzi erantzuna larana(r)i Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*