Mario Brosen mundua, ordu-sistema ulertzeko

Orduen egitura ikusteko beste modu bat ekarri nahi dut gaur: erloju lineala. Izan ere gurean asko kostatu den kontua da orduarena.20160228_111724

Zaila egin zaigu orduak “irakurtzea” alde batetik baina baita ere, edo hobeto esanda, batez ere, ordu sistemaren egitura ulertzearena. Gauza asko probatu ditugu: hutsean orduak irakurtzen eta idazten jardutea, egunerkotasunari aplikatuta jokatzea, jolastea, orduekin lotutako ardurak ematea… goxotik jardun izan dugu, baina frustraziotik ere bai. Beti bezala ondo eginak gogoratu eta gaizki eginegatik barkamena eskatu eta aurrera! Poliki-poliki egin dugu bidea eta gaur egun esan dezaket fruituak jasotzen ari garela. 

Bide luze honetan, badago tresna bat emaitza onak eman dizkiguna. Horregatik ekartzen dut hona; behar duenak ere erabili dezan. Erloju lineala deitzen diot nik. Hemen argazkia!

20161126_200730

 

Zuzen errealaren antzerako egitura dauka, baina hirurogeitarra. Orri-tira bakoitza ordu bat da eta belkroaz itsatsita ordu bat baino gehiago elkarren segidan jartzea posible da. Izan ere, ederto legoke eguneko 24 orduak elkarren segidan jartzea pareta baten itsatsita. Guk horrenbeste leku ez daukagunez esku artean daukagun tartea hartzen dugu bakarrik. Plastifikatuta dauzkagu tirak eta errotulagailuz ordua markatu daiteke behin eta berriz eta hortik abiatu.

20161126_200851

Irudian 9:15 eta 9:50 orduak daude markatuta

Zein onura ikusten diot erloju linealari?

“Erdi” eta “laurden” sistema oso bisuala da eta batez ere ordu batetik besterako pausua hobeto ikusten da. 9:50 etik 25 minutu pastu eta geroHorrela, “laurden gutxi”, “bost gutxi” eta horrelako espresioak hobeto irudikatzen dira. Zein ordu den irudikatzea ere ez da zaila, zuzen erreala zenbakiak kokatzeko erabili badute; guk pintza txikiekin markatzen ditugu. 

Mario Brosen jolasa ezagutzen dute gure haurrek. Horregatik, erloju linealean Mario Brosen munduetan bezala gertatzen dela esan izan dugu. Ordu bakoitzean mundu baten sartzea bezala dela eta han bidaia bat egiten dela hurrengo mundu edo ordura iritsi arte.

20161126_204645

Mario Bros 9 térdietara iristen: 9. munduan bide erdira iristen, alegia

Jolas bat sortzea ere ez da zaila: Ordu bat nork bukatuko azkarren. Erloju lineala, dadoa eta pintzak nahikoa dira jolasteko.

20161126_204748

Hau guztia erabilgarria dela uste duzue? Hala bada, hemen daukazue erloju lineala inprimatu ahal izateko plantilla:

erloju-lineala

Bukatzeko, gogoratuko dizuet hau ez dela aurreneko aldia hontaz jarduten duguna. Beste artikulu bat ere badaukagu. Hona hemen lotura:

Erlojuarekin tik,tak egin ditzagun jolasak

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/26/mario-brosen-mundua-ordu-sistema-ulertzeko/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.