Zenbaki sistema hamartarra lantzeko ildoa eraikitzen ari gara. Lehenago artikulu hauek egin ditugu gai honi buruz:
Zenbaki sistema hamartarraren misterioak: teoria apur bat
Zenbaki sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taula
Zenbakien Montessori txartelak: inprimatzeko eredua
Sistema hamartarra lantzeko errutina (I)
Sistema hamartarra lantzeko errutina (II)
Gaur, kontzeptua apoiatzeko materialen argazki-zerrenda laburra jarriko dugu hemen bat. Hasierakoak konkretuenak dira; abstrakzio gaitasun gutxien eskatzen dutenak. Regletek eta 10-oinarriko materialak abstraktuagoak dira eta abakoa are gehiago.

Abakoa
Hauek guztiak erabili ahal izango ditugu kopuruak gure zenbaki sistema hamartarrean bezala enpaketatzeko.
Argazki guztietan agertzen den elementua ere ezingo dugu aipatu gabe utzi: Montessori txartelek oso ongi errematatzen dute zenbakiaren eraikuntza.
2 pings