Hona beste bost proposamen, entzumena aktibatuz jardutekoak.
1. Identikoak diren poteak biidu eta bertan objektu ezberdinak sartzea da aukeretako bat: garbantzuak, lentejak, harritxoak, arroza, kanikak eta ogi-irina, adibidez. Umeek poteak astinduz jardun beharko dute eta antzerakoak diren soinuak elkartu.
2. Hizkien identifikazioan lehenengo urratsak egiten ari den umeak ere badauka aukera soinua eta hizkia elkartzeko. Hemen ez dago aparteko prestakuntzarik egin beharrik. Batek soinua esan eta besteak dagokion hizkiaren txarteltxoa bilatuz arituko dira.
3. Hizkuntza musikalak ere ematen ditu aukerak. Hona hemen soinuen iraupena eta dagokion nota lotzeko jolasa:
4. Umeek oso gustuko izaten dituzte abestiak; izan etxean edo ikastolan ikasitakoak edo marrazki biziduentan entzundakoak. Abesti horien doinuak jarri eta identifikatzen aritzea oso gustuko izaten dute. Horra hor, bada, beste bikotekaketa logikoa bat!
5. Azkenerako utzi dut nota berdinak joten dituzten potetxoak parekatzeko aukerak. Materiala erosi egin behar da. Nik behintzat ez dut aurkitu beste modurik. Norbaiti erosi gabe nola egin bururatzen bazaio, gustura jasoko dut ideia!
Honeki lotutako beste artikulu batzuk: