Angeluekin hastera goaz!

 

Angeluen kontzeptua ezagutuz hasten da matematikaren ibilbide luze eta ederreko beste atal inportante bat; gerora trigonometria bilakatuko da eta bai DBHn eta baita batxilergoan ere asko sakonduko dute.

Angelu kontzeptua horrelako egoera batetik sartu beharko litzateke ume baten bizitzan:

20161016_112422

angeluak-1

mirinconcitodeapoyo.blogspot.com-en hartutakoa

angeluak13

Bere gorputzarekin irekiera ezberdinak esperimentatuz, alegia.

Eta hortik, zuzenean horrelakoak behatzera irtetea izango litzateke bikaina:

angeluak-naturan-2
angeluak-naturan-3 angeluak-naturan-4 angeluan-naturan-1angeluak-naturan-6

angeluak-naturan10

angeluak-naturan8angeluak-naturan-12angleluak-naturan-11

Behaketa honetan zenbait aspektu aterako dira seguruena:

  • Irekiera ezberdinak daudela; hor izango dugu aukera zorrotz, zuzen eta kamuts hitzak aipatzeko.

    angeluak2

  • Angelu bat dagoen ia aldiro beste bat ere egoten dela. 

    angleuak-naturan9

    Argazki honetan 90ºko angelua eta 270ºko angeluak daudela ikus daiteke.

  • Irekieraren zenbatekoa, angelua, alegia, berdina izan daitekeela objektu txikiak edo haundiak izanda.

    angeluak16


    exchange.smarttech.com-en hartutakoa

Hauek denak behatu eta hitzetara ekarri eta gero, angeluak eskuekin eraikitzea izango litzateke egokia. Erregela eta arkatza edo plastilina izan daitezke egokiak, baina pai-paiak ere aukera ederra dira, angelu guztiak eraikitzeko ematen dituzten aukerengatik. Oso erraz egiten dira gainera:

pai-pai-de-papel-2

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/16/angeluekin-hastera-goaz/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*