Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (II)

Aurreko baten, beste 3 proposamen eman genituen. Hasierakoak izango lirateke. Orain jarraipena dator. Beste bi atal ere etorriko dira hurrengo asteetan.

4 PROPOSAMENA

Hexagonoa eraikitzeko zenbat modu dauden ikertzea.

5 PROPOSAMENA

Oinarrizko irudien bertsio erraldoiak eraikitzea. Librean egin daiteke, edo lehenago erikitako irudiekin plantillak eginda eta haietatik abiatuta. Azken hau, errazagoa da.

Egindako lanek, bukatu eta gero, konparazioak egiteko aukera emango dute. Pieza bakoitzeik zenbat ale erabili diren (eta ondorioz taula eta grafikoak eraiki ahal izango lirateke), zein beste modutan eraiki ahal izango liratekeen egiturak, simetriko egiteko modurik ba ote dagoen… Jolaserako bertsioa ere egin ahal izango litzateke, emandako plantillatatik abiatu eta gero, ahal den pieza kopuru txikiena erabiliz eraikitzeko proposatuz.


6 PROPOSAMENA 

Irudikoak moduko “buruketa geometrikoak” egitea. Hurrengo linkean daude inprimatzeko moduko ereduak. Inglesez daude eta http://thankgoditsfirstgrade.blogspot.com.es/ helbidean aurkitu ditut:  
Bloke geometrikoekin erronkak

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/04/b-linkak-sartzea-faltabloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-ii/

Utzi erantzuna larana(r)i Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*