Aurrekoan “Arraultza kaxak aprobetxtuz HHn” publikatu genuen eta gaur segida eta bukaera emango diogu LHrako proposamenak eginaz.
0-10 tarteko zenbakien deskonposaketak landu ahal izango ditugu:
“Nor da nor?” modukoa jolasak egin ahal izango ditugu, irudian bezala UNO karta sortak erabiliz edo bestela propio sortutako karta sortak erabiliz. Zenbaki txikiekin edo haundiekin jardun ahal izango dugu. LHko lehenengo urteetan identifikazio hutsez eta beranduago bakoiti-bikoiti eta multiplo edo zatitzaile kontzeptuak ere tartekatuz.
Txanponak distantzia batetik jaurti eta erortzen diren lekuko puntuak batuz jolastu ahal izango dugu, dardoekin ariko bagina bezala.
10 arraultzako kartoiak erabiliz, 10 zenbakiaren deskonposaketaren aukerak aztertu ahal izango dira.
10en deskonposaketako zenbakiak lortzera jolastu ahal izango dugu, distantzia batetik bi kanika botata.
STEAM proiektuak egin ahal izango ditugu imaginazioa eta zientzia uztartuz:
Biderketa taulak praktikatu ahal izango ditugu jolastuz:
Zatiketak egin ahal izango ditugu modu manipulatiboan:
Zatikiak landu ahal izango ditugu: