Udako geldialdia oso aproposa izaten da gustuko ditugun gaiei begiratu patxadatsuagoa emateko eta enfoke berriak bilatzeko. Aurtengoa, gainera, bero-bero dator matematikekin zerikusia duten jardunaldiekin ere. Hona hemen zerrendatxo bat. Bateren bat interesgarria iruditzen bazaizue, badakizue, apuntatu eta gozatu.
15-18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikastaroak bai Bilbon (oraintxe bigarren astean sartuta gaude) eta Donostian; matematikaren bidez, zientzia bultzatzea helburu dutenak. Zientzian interes zabala duen edonori zuzenduta daude; bai matematikan, fisikan, biologian, kimikan, ingenieritzan… interesa duen edonork disfrutatu ahal izango du kontzeptu berriak deskubrituz. Ez baziren konsziente matematikak bere txokoa bazuela zientzia guztietan, aukera polita dute lotura hori deskubritzeaz gain aplikazio oso interesgarriak ikusteko: enkriptazioa, biologia molekularra, ingenieritza elektrikoa, nanoteknologia…
Hemen topa dezakezue informazio gehiago ikastaroei buruz: http://matematika-
BEHATZEKIN KONTATUZ
Uztailak 19-21 bitartean, Zaragozako unibertsitateko matematika departamentuarekin kolaborazioan, Lehen Hezkuntzako gazteei zuzendutako tailer bat izango dugu Donostiako Liburutegi Zentralean, Haur sailean (Fermin Calbeton) Donostia Kulturarekin kolaborazioan. Honen helburu nagusia arrazonamendu abstraktoa, matematikaren oinarrian dagoena, zentzumenen bidez eta gure bizitza errealeko esperientziaz lor daitekeela erakustea da. Antolatu ditugun ekintzak ondorengoak dira: mosaikoak, gomiedroak (poliedroak gominolekin), mapak koloreztatuz, jolas geometrikoak Tangramarekin, grafoen tailerra, kritptografia, estrategia jokoak…
Web orri honetan topa dezakezu informazio gehiago eta baita ere inskripzioa egiteko modua: http://matematika-txokoa.eus/eu/behatzekinkontatuz/
CON M DE MATEMÁTICAS: UNA VISIÓN DEL ARTE Y LA CULTURA
EHUren udako ikastaroen atalean eskaintzen dute ikastaro hau eta uztailak 7-8 egunetan izango da Bilbon. Tradizionalki matematikak arrazoiarekin eta ariketa mentalekin lotu izan dira eta artea, ordea, sormena eta emozioen adierazpenarekin. Banaketa horrekin apurtu nahi dute jardunaldi hauetan.
Informazio gehiago lortu nahi baduzu:
https://www.uik.eus/eu/cultura-con-m-de-matematicas-una-vision-matematica-del-arte-y-la-cultura
MATEMATIKARI EUSKALDUNEN 2. TOPAKETA
UEUn antolatu dute eta berehala datorren uztailaren 1ean izango da Eibarren. Egun osoko jarduna izango da.
Informazioa gehiago nahi izanenz gero:
http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/939/Matematikari%2BEuskaldunen%2BII.%2BTopaketak.