Badatozela oporrak!! 11 ideia umeekin oporretan jolasteko

Bidaia luzeetarako zein udako egun euritsuetarako ongi etortzen da zenbait jolas aldez aurretik prestatuta edo pentsatuta eramatea. Askok erabiltzen dituzte zuzenean kotxeko DVD-ak, eta mobiletako edo tabletetako aplikazioak. Guk ez ditugu erabiltzen. Tableta eta DVDa ez dauzkagu eta mobila umeei larregi uztea ez dugu gustuko. Zergatia sakonago aztertzen hasita, badaukat sentsazioa baliabide horiek aurrean jarrita atzera bueltarik ez daukan bide bat urratzen hasten direla umeak. Filma bat kotxean ikusi duenak nekez nahiko du ipuin bat entzunez bakarrik jardutea; eta senak diost ipuina entzuntea askoz aberatsagoa dela filmean ikusi eta entzutea baino. Hala ere, beste gauza askotan bezala, erabaki pertsonalekin ari garenez bakoitzak egin beza bere aukera!

Hona nire proposamenen zerrenda; gurean erabili izan ditugunak eta erabiliko ditugunak ekarri ditut. Bateren bati ongi badatorkio ondo baino hobeto; eta zuetakoren batek beste ideiaren bat badauka gehitzeko, erabili lasai komentarioen atala. 

 

KOTXERAKO JOLASAK

 

images (13)2435_tres_en_raya_piratas_de_madera

1) IMANA DAUKATEN JOLASAK: Edozeinek balio du. Antzarren jolasa, partxisa, 3-lerroan, xakea, damak… 

.

.

 

2) BINGOA: Kotxean zoaztela ikusi beharreko objektuak agertzen dira bertan. Ikusi ahala, tatxatzen joango dira umeak. Hemen daukazue eredua inprimitzeko moduan. Berrerabili ahal izateko plastifikatzea komeni da. Menudosviajeros.com helbidean aurkitu ditut plantillak. Ume bakoitzari bat eman eta ea nork bukatzen duen kartulina osoa

bidaietarako bingoa 1

bidaietarako bingoa 2

bidaietarako bingoa 3

 

3) OBJEKTUEN KONTAKETA: Jolas honetarako ez da behar ezer erosterik. Kotxeko kide bakoitzak objetu bat aukeratzen du (edo kotxe kolore bat edo matrikulako zifra bat) eta objektua edo kolorea hamar aldiz nork lehenengo ikusi da jolasa. 

 

 4) SEGIDADUN ABESTIAK: Badaude abestiak non segidak eraikitzen diren banaka zerbait gehituz eta zerrenda osoak errepikatuz. “Paristik datorren artistarena” da adibide sonatuena, baina “Txakur bat erosi dut merke azokan” ere estilo berekoa da eta “baratzeko akerrarena” ere ezagutuko duzue agian; seguru beste asko ere badaudela. Kontua da abesti horiek besterik gabe abesteaz gain, segida “tematikoak” proposatu daitezkela. Adibidez, gehiten diren hitzen hasierek alfabetoaren ordena jarraitu dezatela. Horrela, azokan,  armairua, babak, denda, erlojua, flana, gitarra…erosiko genituzke. Edo bestela hitzen hizki kopurua izan daiteke hazten doana banan-banan. Akerraren abestiak gertaeren kausalitateari begira egiten du bidaia. Akerrarena ondo ikasi eta gero, berriak asmatu daitezke etxeko gertaerekin.
.

5) IKUSI-MAKUSI: Klasikoetan klasikoena da hau. Jolasari topologia ukitua gehitzeko, aukeratutako objektuaren pistak ematerakoan posizioaren ingurukoak eman ahal izango lituzkete jolasten dutenek. Ezkerraldean dago, poltsaren barruan…

 

matricula6) MATRIKULEKIN JOLASAK: Umeen adinaren eta egoeraren arabera mota askotakoak egin daitezke. Zifrak batzekoak, 10en deskonposaketak topatzekoak, zifra konkretuak besterik gabe topatzekoak, milako zenbakia hartuz, hurrengo milakoa betetzeko zenbat falta den kalkulatzekoak…

.

.

7) ITSASONTZIAK URPERATZERA: Plastifikatutako ereduak hartu eta ezabatzen diren errotulagailuekin egin daiteke saio on bat ezer ere erosi gabe. Gerora, umea sistema kartesiarrerako koordenatuekin hasten denean, seguruena jolas honi egingo dio erreferentzia bere irakasleak. Nik behintzat hala egiten dut! Azpian datorrena plantilla inprimatzeko eredua da. Blogsegundodeperales.blogspot.com.es helbidean aurkitu dut eta gazteleraz dago.

itsasontziak urperatzen 

8) ENTZUTEKO IPUINAK: Irakurtzeko ipuinen mundua oso zabala da. Ikaragarri apreziatzen dudan mundua da, gainera. Izan ere, webgune honetako lehenengo sarrera ipuinekin lotutakoa izan baitzen! Goazen lekura goazela, beti eramaten dugu ipuin sorta on bat. Entzutekoen esparruan, ordea, eta euskaraz gainera, nahiko zerrenda laburra daukat. Gurean Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak grabatutako 3 ipuin entzun ditugu jo eta sua. Ipuinak dira, papelean, baina diskoa ere badute eta testua eta abestiak tartekatzen dituzte ederto abestuz gainera.

jostailugilea_Página_01 eskolopendra_Página_01 Mirrix Katua

 .

.

.

.

.

 

OPORRETAKO EGUN EURITSUETARAKO JOLASAK

  baraja-espanolaunoset9) KARTA-JOLASAK: Ohiko karta sortek aukera bikainak ematen dituzte bai logika eta baita eragiketa matematikoak indartzeko ere. Uno eta Set izeneko karta jolasak ere aipatu beharrekoak dira atal honetan. 

 

10) LOGIKA-JOLASAK: Hemen ere zerrenda luzea egin ahal izango genuke. Gurean dauzkagunak ekarri ditut. Bateren batek gainera imanak dituenez, kotxerako ere erabili daitezke.

chromino

Chromino ohiko dominoaren aldaera bat da. Koloreak parekatzearekin jokatzen da. Jokoa erraztu edo zaildu egin daiteke jokalarien arabera.

pinguinos

Pinguino eskailerak egin behar dira logika eta planuaren antolaketa uztartuz. Guk bidaietarako bertsioa daukagu. 5-6 urtetik aurrera.

rush hour

Ibiligailuak kokatu eta gero, izozkien kamionari lekua egin behar diogu. 5-6 urtetik aurrera jarduteko modukoa da.

.

.

.

.

 

.

.

 

11) IPUIN ETA ISTORIOAK  SORTZEKO JOLASA: 9 dado bota eta agerten diren objektuak erabiliz istorioa sortu behar da jolas honetan. Sinplea eta bikaina era berean. Sekuentziazioa eta imajinazioa jartzen ditu martxan jolas honek. 

STORY CUBES

 

 

 

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/13/badatozela-oporrak-11-ideia-umeekin-oporretan-jolasteko/

Utzi erantzuna Cıvata(r)i Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*