Lehenengo eragiketen kutxa (II)

Begira nolako kutxa eraiki duten lehenego eragiketak egiteko Amaia Alberdik eta bere lankideek. Aurrekoan bidali zidan argazkia info@matematiketan.eus helbidera.

IMG_20160408_134603Susanna Isern  eta Katharina Sieg-en “Pilú pilú” ipuinean oinarritu dute lan hau. Ipuinetatik abiatuta zenbat gai garatu daitezkeen erakusten du adibide honek beste behin!  

Ipuina euskaratu eta “Kraska” izena eman diote, eta nola ez, protagonista bera eraiki egin dute. Kraskak, kokodriloa izaki, harrapatzen duen guztia jaten omen du. Ahal duen gehiena jaten omen du, gainera. Horrela bada, gehiago-gutxiago eta haundiago-txikiago kontzeptuekin lanean arituko dira. Imajinatzen dut Kraskari parean bi plater jarriz gero, eta non gehiago dagoen zalantza izanez gero, janaria pisatu eta dena egin ahal izango dela!  Edo kontaketak egin ziurtatzeko. Eragiketen ikurrak ere apurka-apurka sartu ahal izango dituzte. Buruzko kalkuluak egin, estimazioak, asmatu duten ala ez ikusi, subitizazioa landu… Zenbat aukera!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/06/lehenengo-eragiketen-kutxa-ii/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*