Jolas txiki eta entretenigarriekin jardutea da zenbait gaitasun garatzeko modurik onena. Batuketa eta kenketa txikiekin mekanizazioa lortzea inportantea da eta hori jolastuz egin daiteke. Proposamen hau, “4 konektatu” deitzen da. http://luckytobeinfirst.com/ helbidean aurkitu dut. 2 jokalarirentzako da eta planteamendua oso sinplea dauka; behar den materialaren zerrenda, laburra: Azpiko orri hau, (kenketari dagokio) kolore ezberdineko bi boligrafo eta bi dado: 1-6 tartekoa bat eta 5-10 tartekoa bestea kenketen jolasa egiteko. Batuketena egiteko, ordea, bi dadoak 1-6 tartekoak. Honela jolastuko litzateke:
- 1 jokalariak bi dadoak bota eta dagokion kenketa egiten du. Emaitza daukan borobila markatzen du.
- 2 jokalariak gauza berdina egiten du.
- Elkarren alboan dauden 4 zenbaki markatzea lortzen duen lehenengoak irabazten du jolasa.
Azpian dauzkazue plantillak, inprimatzeko moduko artxiboan. Komeni da plantillok plastifikatzea eta ezabatzen diren errotulagailuak erabiltzea markak egiteko, orri bera behin eta berriz erabili ahal izateko.
Connect Four Lucky to Be in First
Jolastu eta gozatu!