Eragiketak mekanizatzea eta trebezia eta kalkulu mentala garatzea tokatzen denean, jolasak dira bide hori urratzeko modurik onena. Biderketa tauletan zentratuta, lehenago ere egin genituen proposamenak “Biderketa taulak praktikatzeko bi jolas” deitu genion sarreran.
Gaur biderketa taulekin alderantziz, hau da, biderketen emaitzetatik jolasteko proposamen bat dakart. 2-4 jokalarirentzako da aproposa. Erabiliko den materialari dagokionez, 2 aukera daude:
Biderketen munduan bide luzeagoa egin duenarentzeko: 0-9arteko bi dado eta papel eta arkatz bana jokalari bakoitzarentzako. Dadoak erabiliko ditugu bota eta bi zifratako zenbakiak eratzeko.
Taulak ikasi berri dituenarentzako: Biderketa taulatako emaitzekin txarteltxoak egin eta poltsa baten sartu. Papela eta boligrafoa jokalari bakoitzarentzako.
Txarteltxoekin zein dadoekin, mekanika berdina da; txartela atera edo dadoak botata, (gehienetan) bi zifratako zenbakia izango dugu.
Jokalariak zenbaki hori papelean idatzi eta pentsatu eta idatzi beharko du zenbaki hori zein biderketa ezberdinen emaitza den. Adibidez, 8 ateratzen bazaio 2×4, 4×2, 1×8 eta 8×1 idatziko lituzke.
Aukeraren bat ahazten bazaio, hurrengo jokalariak aprobetxatu eta apuntatu ahal izango du bere orrian, txartela atera edo dadoak bota aurretik.
Jo dezagun jokalariek aldez aurretik erabaki dutela 5 tiradatara jolastea. Tiradak bukatuta, orria alboko jokalaria arduratuko da “zuzenketak” egiteaz eta biderketak kontatzeaz. Aukera zuzen gehien idatzi dituenak irabazten du jokoa.
Jolasak hitzez azalduta baino ekintzekin hobeto ulertzen direnez, hemen daukazue bideo labur bat.
Biderketa taulen emaitzen txartelak inprimatu nahi dituenak ere hemen dauka aukera: Biderketataularenemaitzak
Orain badakizue, aukera baduzue, jolastera!